Ireki menu nagusia

Espainiar hiztegi biografikoa

Espainiar hiztegi biografikoa (gaztelaniaz: Diccionario biográfico español) Historiako Errege Akademiak argitaratutako lana da.

Espainiar hiztegi biografikoa
Jatorria
Egilea Historiaren Errege Akademia
Argitaratze-data 2011
Jatorrizko izenburua Diccionario biográfico español
Jatorrizko herrialdea Espainia
Argitaletxea Historiaren Errege Akademia
OCLC 729345746
Ezaugarriak
Genero artistikoa biographical dictionary Itzuli
Hizkuntza gaztelania
dbe.rah.es
Agustin Montiano, Akademiaren lehen zuzendariak, ideia plazaratu zuen.

HistoriaAldatu

1735eko maiatzaren 23an Filipe V.a Espainiakoak Historiako Errege Akademia sorrarazteko agindua eman zuen. Instituzioaren lehenengo zuzendaria Agustín de Montiano y Luyando izan zen eta honek Diccionario histórico-crítico de España egitea proposatu zuen. Dena dela, errekurtsoen gabeziak proiektua atzeratu zuen. XX. mendeko azken urteetan Akademiak proiektua berreskuratu zuen. Gonzalo Anes -orduko zuzendaria-, Jaime Olmedo eta Quintín Aldea Vaquero lanak koordinatu zituzten. Hamar urtez bost mila inguruko historialariek prestatu zuten lehenengo edizioa. Lehenengo 25 liburuki 2011an plazaratu ziren. Obra osoak berrogeita hamar liburuki ditu, 45.000 orri eta 40.000 biografia. Biografia horiek Espainiako kontzeptua oso modu zabalean hartu dute zeren eta K.a. VII. mendetik gaur egun arte baitoaz. Lana 2013an bukatutzat eman zen.[1] Lehenengo paperezko edizio hori kritikatua izan zen batez ere frankismo eta Francoren sarreretan diktadura eta diktadorea izan zirela aipatzen ez zelako.

2018an, Carmen Iglesias zuzendaria izanik, edizio digitala aurkeztu zen. Edizio horretan biografia batzuk zuzendu ziren, Francorena horien artean, eta bakarrik hildako pertsonaienak jaso ziren.[2]

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu