Espainiako Guardia Gorri Gaztea

Espainiako Lanaren Alderdiaren gazte erakundea

Espainiako Guardia Gorri Gaztea edo Gudari Gorri Gaztea (gaztelaniaz: Joven Guardia Roja de España; JGRE) Espainian frankismoaren azken urteetan sortutako eta trantsizioan garatutako gazte antolakunde politikoa izan zen. Espainiako Lanaren Alderdiak (PTE) sortu zuen, bere gazte erakunde gisa[1][2].

Espainiako Guardia Gorri Gaztea
Datuak
Motagazte erakunde politikoa
HerrialdeaEspainia
Ideologiakomunismoa eta maoismoa
Agintea
Idazkari orokorraPina López-Gay
JabeaPartido del Trabajo de España
Historia
Sorrera1973
Desagerpena1980
Koloreak    

Historia aldatu

1973an Espainiako Alderdi Komunistak (internazionala) edo PCE(i)k sortu zuen JGRE. Alderdi honek bi gazte erakunde sortu zituen aldi berean: Goardia Gorri Gaztea (JGR), gazte langileentzat pentsatua eta Unibertsitateko Gaztedi Iraultzailea (JUR) bestetik[3], ikasle mugimendu gisa. Bi erakunde aldi berean sortzearen arrazoia PCE(i)k unibertsitatean zuen eragin maila zen.

1975an PCE(i)k izena aldatu zuen eta PTE hartu zuen hortik aurrera. Bi gazte erakundeak batu zituen, eta Espainiako Goardia Gorri Gaztea izena jarri zioten.

1978an lehen kongresua egin zuten Madrilen, eta ezkerreko alderdi guztietako gazte erakundeen antolaketa bakarra egitea proposatu zuten. JGREk beste bi elkarte bultzatu zituen: Gazteriaren Elkarte Demokratikoa (ADJ), 1976an erakundearen barnean antolatu zena eta Soldaduen Elkarte Demokratikoa (UDS).

1979an ORT eta PTE batu ziren, Langileen Alderdia (PTE-ORT) sortzeko, baina 1980an desegin zen. Afiliatu gehienak beste alderdi batzuetara joan ziren, hala nola Espainiako Herrietako Alderdi Komunista, Espainiako Alderdi Komunista, Ezker Batua edo erakunde sozialetara. Gazte Maoisten Batasuna (UJM) eta JGRE urte berean disolbatu ziren.

Militante ezagunak aldatu

Idazkari orokorra Pina López-Gay izan zen[4][5], beranduago Amerikaren Aurkikuntzako V. Mendeurreneko Batzordearen zuzendari izango zena[6].

JGREren kide izan ziren André Trapiello idazlea[7], Juan Carlos Girauta Cs alderdiaren burua[8], edo Íñigo Errejón politikariaren gurasoak[9]. Militante izan ziren ere Javier Verdejo Lucas, Granadako Unibertsitateko ikaslea, 1976an Guardia Zibilak erail zuena, edo Arturo Ruiz García, ultraeskuindar batek 1977ko urtarrilaren 23an erail zuena amnistiaren aldeko manifestazio batean.[10].

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) La memoria del Partido del Trabajo de España (PTE) - Viento Sur. 2012-02-02 (Noiz kontsultatua: 2024-03-11).
  2. (Gaztelaniaz) García, Sebastian. (1977-08-19). «Joven Guardia Roja: "Levantaremos una bandera de moral comunista"» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2024-03-11).
  3. (Gaztelaniaz) «JUR - CATALUNYA» archivodelatransicion (Noiz kontsultatua: 2024-03-11).
  4. (Gaztelaniaz) País, El. (1978-11-04). «Clausurado el primer congreso de la Joven Guardia Roja» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2024-03-11).
  5. «Pina López, nueva secretaria de las Joven Guardia Roja - Archivo Linz de la Transición española | Fundación Juan March» www.march.es (Noiz kontsultatua: 2024-03-11).
  6. (Gaztelaniaz) «Nace Pina López Gay, dirigente política» Memoranda | Archivo CanalSur 2024-03-11 (Noiz kontsultatua: 2024-03-11).
  7. (Ingelesez) «Andrés Trapiello» andrestrapiello.com (Noiz kontsultatua: 2024-03-11).
  8. (Gaztelaniaz) Nast, Condé. (2019-10-08). «PSC, PP y ahora Ciudadanos: así ha entrenado Juan Carlos Girauta su afición al improperio» Vanity Fair (Noiz kontsultatua: 2024-03-11).
  9. (Gaztelaniaz) «El guía secreto de Errejón es su padre: el marxista con cargos en gobiernos de UCD, PSOE y PP» El Español 2019-09-29 (Noiz kontsultatua: 2024-03-11).
  10. (Gaztelaniaz) Carrión, Francisco. (2022-01-22). «El asesinato impune que inició la semana trágica de 1977: "La democracia española tiene una deuda con mi hermano"» El Independiente (Noiz kontsultatua: 2024-03-11).

Kanpo estekak aldatu