Espainiako 1978ko Konstituzioaren 14. artikulua

1978ko Espainiako Konstituzioko 14. artikulua Konstituzioko lehen tituluko bigarren kapituluari dagokion artikulua da, eskubide eta askatasunei dagokiona.

Espainiako 1978ko Konstituzioaren 14. artikulua
Motakonstituzio-artikulu
Honen parte daEspainiako 1978ko konstituzioa
Indarraldi1978 - 
HerrialdeaEspainia
Nongo eskumenen mendeEspainia
« 14 artikulua

“Espainolak legearen arabera berdinak dira eta ezin da onartu diskriminapenik, jaiotze, sexu, erlijio edo beste baldintza edo egoera pertsonal edo sozialagatik.”

»


Historia aldatu

Legearen aurreko berdintasun-printzipioa eta diskriminazio-debekua jorratzen ditu testuak, eta XVIII. mendeko konstituzio-mugimenduan zuen jatorria nabarmentzen du. Printzipio horiek 1931ko Espainiako Konstituzioan onartu eta 1978ko Konstituzioan finkatu zituen.

Gizakia legearen aurrean berdina izatea iraultza liberalaren erreibindikazioa izan zen, Frantziako Iraultzak sortutako estatuaren leman idatzirik geratuz: “liberté, egalité, fraternité”.

Gizonek baino ez zuten lortu, 1789ko Gizonaren eta Hiritarraren Eskubideei Buruzko Adierazpenaren 1. artikulua adieraziz:

Gizonak libre eta eskubide berdinekin jaio eta mantentzen dira. Gizarte-bereizketak onura komunean baino ezin oinarritu daitezke.

Adierazpenean berdintasun formala aldarrikatu zen, legearen aurrean gizon guztien egoera berdina izatea. Aintzat hartu behar da, Antzinako Erregimenean pribilegioa nagusi zela, urrats handia izanik berdintasun formalaren aldarrikapena, gizonentzat bazen ere.

Hortaz, berdin izateak legearen ondorioekin zuen zerikusia, benetan bilatzen zena legearen irismena gizon guztientzat izango zela bermatzea izanik; 1789ko Eskubideen Adierazpenaren 6. artikulua:

“Legea borondate orokorraren adierazlea da (...) Guztiontzat bera izan behar du, bai babesten duenean eta abita zigortzen duenean ere. Hiritar guztiak haren gehietarako berdinak izanik…”

Berdintasun-printzipioa legezkotasun-printzipioan barneratu zen, legeak berdintzat hartzen zituenak ziren berdinak, pentsaera hau berdintasun formalekoa izanik.

XX. mendean gizartean ezberdintasuna gero eta argiago geratu ziren, konstituzioaren balioa legearen blaiotik gailentzen hasiz.

Honela, berdintasunaren geroagoko bilakaeran, berdintasun formaletik gero eta gehiago aldenduz eta berdintasun materialaren esparruan sartuz eta XEDEA legearen barruan edo legearen aplikazioan berdina izatea izanik.

Orokor edo iraunkorra izanda ere, hartzaileak desberdin tratatzean zetzan, haien berezitasunen arabera.

Benetako berdintasuna lortzea egungo estatuaren helburuetariko bat da: tratu bera egoera berean daudenentzat, edo, tratu ezberdina egoera ezberdinean daudenentzat.

Berdintasunaren bilakaeran, emakumezkoen eta gizonezkoen ezberdintasuna

Emakumeen eta gizonez berdintasuna ez hitzez hitz konstituzioan adierazi eta gizakien berdintasuna adieraztean, gizonezkoak hartzen dira ardatzat.

XXI. mendera arte ez da aurreikusita egon zer gertatzen den parlamentari bat erditzen denean.

Arauetan, tratu berdina jasotzen dute guztiek, baina parlamentari bat erditzen zenean bi aukera zituen: kargua uztea edo umea uztea. Hamarkada honetan hasi dira urratsak egiten.

Egungo berdintasuna aldatu

Egungo berdintasuna beste esanahi bat ere badu, herri-aginteen arbitrariotasunaren, bidegabekariaren kontra erabiltzeko. Ezberdintzean, ezin da arbitrarioan egin eta horrela gertatzen bada, berdintasunaren klausula erabilita, herri-agintariak hartu duen erabaki arbitrarioaren kontra joateak bidezkotzat hartzen da.

Edukia aldatu

Aurretiaz azaldu bezala, Legearen aurreko berdintasunaren printzipioa eta diskriminazioaren debekua funtsezko helburua izan dira historian zehar, eta XVIII. mendeko mugimendu konstituzionalean nabarmendu dira. Ideia hori iraultzaile liberalen eskaera nagusi bihurtu zen, bereziki Frantziako Iraultzan, "Askatasuna, berdintasuna, anaitasuna" dibisan islatua.

Espainian, printzipio hori modu etengabean txertatu zen hainbat etapa historikotan, baina bere konstituzioetan ez zen esplizituki adierazi XX. mendera arte, 1931ko Konstituzio errepublikarrarekin. Ondoren, 1978ko Konstituzioak 14. artikulua sartu zuen, legearen aurreko berdintasuna aldarrikatzen duena eta diskriminazioa debekatzen duena, beste konstituzio konparatu batzuen adibideei jarraituz, hala nola Frantziakoa, Italiakoa eta Alemaniakoa.

Geroko legegintza-bilakaerak berdintasuna bermatzeko berariazko araudiak aldarrikatzea ekarri du, hala nola Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako 3/2007 Lege Organikoa. Legedi horrek hainbat eremutako berdintasunari heltzen dio, eta benetako berd

intasuna lortzeko neurri espezifikoen beharra islatzen du, genero-indarkeria, soldata-diskriminazioa eta erantzukizuneko lanpostuetako ordezkaritza bezalako alderdietan desberdintasunek jarraitzen dutela aitortuz.

1978ko Konstituzioaren 14. artikuluak legegintza sektorialak garatu ditu, eta berdintasuna landu du hainbat arlotan, hala nola enpleguan, funtzio publikoan, osasunean, gizarte-segurantzan eta beste sektore batzuetan. Gainera, berdintasun-printzipioa babesten duten nazioarteko tratatuen eta nazioarteko adierazpenen garrantzia nabarmentzen da.

14. artikuluari buruzko jurisprudentzia konstituzionala zabala da, eta funtsezko irizpideak ezarri ditu, hala nola:

  • Justifikazio objektiborik eta arrazoizkorik gabe tratu-desberdintasunak debekatzea.
  • Zenbait baldintza pertsonal "diskriminazio-kategoria susmagarritzat" hartzea.
  • Talde behartsuentzat ekintza positiboko neurriak onartzea.

Laburbilduz, legearen aurreko berdintasun-printzipioak eta Espainiako diskriminazio-debekuak bilakaera izan dute denboran zehar, eta isla izan dute legerian, jurisprudentzian eta araudi espezifikoetan, gizarteko hainbat eremutako desberdintasunei aurre egiteko.

Bibliografia aldatu

Kanpo estekak aldatu