Esneko hortzeria, hortz galkorrak, lehen hortzaldia edo txatxurrak[1] haurtzaroan atera eta 8-10 urte bitartean ahoan aurki daitezkeen hortzak dira. Denera 20 hortz izaten dira, iraunkorrekin alderatuta 12 gutxiago. Erortzeko garaia iristen zaienean, beraien lekua hortz iraunkorrek hartzen dute.

Jaiotzerakoen ahoan hortzak ez dira ageri, baina beranduago aterako diren hortzak jada hezurraren barnean egoten dira, garapenean. Kaltzifikazio prozesu hori haurra umetoki barnean dagoenean hasten da, 14.astean hain zuzen ere. 18.astean hasten da bigarren eta azken haginaren sortze prozesua.

Kaltzifikazio-prozesua (umetoki barneko asteetan) aldatu

ERDIKO EBAKORTZAK:14.ASTEA

LEHENENGO HAGINAK:15 ½ ASTEA

ALBOKO EBAKORTZAK:16.ASTEA

BETORTZAK:17.ASTEA

BIGARREN HAGINAK:18.ASTEAIrteten diren lehen hortz galkorrak beheko erdiko ebakortzak izaten dira, haurrak sei hilabete dituenean gutxi gorabehera. Ondoren erdiko goiko ebakortzak irteten dira, 8-12 hilabeteko adin bitartean. Jarraian alboko goiko eta beheko ebakortzen garaia iristen da. Ordu arte haginik ez da ageri ahoan, lehenengoa goiko lehenengo hagina izaten da 16 hilabeterekin, eta behekoa ondoren 14-18 hilabete bitartean hau ere. 19 eta 20 hilabeterekin hurrenez hurren goiko eta beheko betortzak jaiotzen dira eta azkenik bigarren haginak, behekoa lehenengo irteten delarik. Prozesu guztiak bi urte eta erdi irauten du, eta haurrak 6 urte bete arte izango ditu ahoan, orduan hasten baitira lehen hortz iraunkorrak jaiotzen. Hortz galkor hauek hiru urte eta erdi gutxi gorabehera izaten ditugu ahoan, haur batetik bestera bariazioak egon daitezkeela kontutan harturik.

Hortzen irtete-prozesuaren hurrenkera aldatu

 
Aldatze prozesua

Beheko erdiko ebakortza:8(6-10) hilabeterekin

Goiko erdiko ebakortza:10(8-12)hilabeterekin

Goiko alboko ebakortza:11(9-13)hilabeterekin

Beheko alboko ebakortza:13(10-16)hilabeterekin

Goiko lehenengo hagina:16(13-19)hilabeterekin

Beheko lehenengo hagina:16(14-18)hilabeterekin

Goiko betortza:19(16-22)hilabeterekin

Beheko betortza:20(17-23)hilabeterekin

Beheko bigarren hagina:27(23-31)hilabeterekin

Goiko bigarren hagina:29(25-33)hilabeterekin

6 urte eta 12 urte bitartean hortz iraunkorrak irteten joango dira, garai horretan zenbait hortz galkor eta beste hainbat iraunkor aurki genitzakeelarik ahoan, adinaren arabera.Prozesu honi aldatze prozesua deritzo.

Hortz iraunkorrak irteten doazen heinean, esnezko hortzak erortzen joango dira, beraien erroak birxurgatu egingo direlako. Erortze prozesua haur bakoitzean ezberdina izan daiteke, iraunkorren garapen prozesuarekin loturik baitago, eta prozesu hori indibiduala da.

Jaiotzen den lehenengo hortz iraunkorra berriz ia kasu gehienetan lehenengo hagina izaten da, bai goikoa eta baita ere behekoa, 6-7 urterekin. Ondoren bai beheko eta goiko erdiko ebakortzak irtengo dira. Jarraian alboko ebakortzak, beheko betortza eta haginaurrekoen txanda izango da. Jaioko den azkeneko hagina hirugarren hagina izaten da, 17-21urte bitartean jaiotzen da normalean, nahiz eta bada inoiz hirugarren haginik irten ez zaion jendea.

Esnezko hortzak eta iraunkorrak aldatu

Ezberdintasunak aldatu

Hortz galkor eta iraunkorren artean badira zenbait ezberdintasun. Orokorrean esnezko hortzak txikiagoak eta zuriagoak izaten dira. Anatomikoki ere ezberdintasun nabariak izaten dituzte. Erroak luze eta estuagoak izaten dira, eta elkarrengandik nahiko aldenduta. Muin barrunbea aldiz, iraunkorrena baino handiagoa izaten dute, muin adar luze eta estuekin.

Ezberdintasun nabarienak hauexek dira:

  • Hortz kopurua

Hortz galkorren barnean 3 hortz mota aurki genitzake, ebakortzak, betortzak eta haginak. Denera 20 hortz.

 
Hortz kopurua eta hortz motak

Goiko lau ebakortz (bi erdiko eta bi alboko)

Beheko lau ebakortz (bi erdiko eta bi alboko)

Goiko bi betortza

Beheko bi betortza

Goiko lau hagin (bi lehenengo hagin eta bi bigarren hagin)

Beheko lau hagin (bi lehenengo hagin eta bi bigarren hagin)

Hortz iraunkorren artean berriz 4 hortz mota aurki genitzake, ebakortzak, betortzak, haginaurrekoak eta haginak. Denera 32 hortz.

Goiko lau ebakortz (bi erdiko eta bi alboko)

Beheko lau ebakortz (bi erdiko eta bi alboko)

Goiko bi betortz

Beheko bi betortz

Goiko lau haginaurreko (bi lehengo haginaurreko eta bi bigarren haginaurreko

Beheko lau haginaurreko (bi lehenengo haginaurreko eta bi bigarren haginaurreko)

Goiko sei hagin ( lehenengo bi hagin, bigarren bi hagin eta hirugarren bi hagin)

Beheko sei hagin (lehenengo bi hagin, bigarren bi hagin eta hirugarren bi hagin)

  • Hortzen proportzioa

Hortz galkorretan koroa eta erroaren arteko proportzioa handiagoa da, iraunkorretan baino. Esnezko hortzak oso erro luzea edukitzen baitute koroarekin alderatuta.

  • Diastemak

Esnezko hortzen tartean diastema edo tarteak ageri dira, masail hezurrak hortz iraunkor guztiak sartu ahal izateko hazten joaten direlako.

  • Koroaren ezberdintasunak

Hortz iraunkorretan koroa luzeagoa izaten da, galkorretan baino

Iraunkorren kolorea horixkagoa izaten da esnezkoena baino, hauek zuriagoak izaten dira

Iraunkorretan hortzek duten kontaktua puntu baten izaten da soilik eta galkorretan berriz ondoko hortzarekin duen kontaktua handiagoa izaten da

  • Muin barrunbea

Muin barrunbe handiagoa izaten dute hortz galkorrek, hortzaren forma jarraitzen duelarik. Muin kanalak ere irregularragoak izaten ditu, iraunkorrekin alderatuta

  • Enamela (esmaltea
 
Txantxarra muin barrunbera iristen

Enamel gehiago edukitzen dute hortz iraunkorrek galkorrek baino. Dentina kantitatearekin ere berdina gertatzen da, ondorioz txantxarra muin barrunbera iristeko aukera gehiago dago hortz galkorretan iraunkorretan baino.

Hortzen erupzioari loturiko patologiak aldatu

Hortzak irteten hasten direnean haurrek zenbait sintoma edukitzen dituzte, erupzioak mina eragiten baitu. Normalean arazo handirik sortzen ez badu ere, badira tratamendua behar dituzten patologia batzuk.

Mukosan ager daitezken zenbait arazo

Periokoronaritisa

Jaiotzen ari den hortzaren inguruko mukosaren inflamaizo eta infekzioa. Oso mingarria izan daiteke, baina normalean hirugarren hagin iraunkorrarekin bakarrik gertatu ohi da.

Erupzioko kisteak

Hortza irtengo den tokian agertzen diren likido pilaketak dira. Beheko hortzetan agertzen dira batez ere, eta hortza jaio bezain laister desagertzen dira.

Erupzioko hematomak

Kisteak bezala, hauek ere hortza jaioko den lekuan agertzen dira aste batzuk lehenago. Hauek odol pilaketaren ondorioz sortzen dira, eta tratamendurik behar ez duten arren batzuetan drainatu egiten dira.

Operkuluak

Hortzak jaiotzen direnean geratzen diren mukosa gorpuzkiak dira. Bakarrik desagertzen dira.

Gingibitis marjinala

Hortzak hortzoia zulatzen duenean sortzen den gorritasunari deritzo. Higiene neurri egokiak gomendatzen dira, benetako gingibitisa saihesteko.

Sarri agertu ohi diren koadro klinikoak

Sumindura

Febrikula

Haur-oihalaren dermatitisa

Listu kantitatea handitzea

Erupzio zaila deritzo haurrak aurreko sintomaz gain kalentura, beherakoak, negarra, gose galera, egarria...edukitzen dituenean. Horrelako kasuetan egokiena hozka egiteko jostailuak edota kopuru egokian analgesikoak ematea izaten da.

Esnezko hortzak aldatu

Ezaugarriak aldatu

Erdiko goi ebakortza:Iraunkorrekin alderatuta arroa koroarekiko luzeagoa da. Zingulua luzeagoa izaten dute. KOroa zabaleran, garaieran baino handiagoa izaten da.

 
Hortz galkorrak

Alboko goi ebakortza:Erdiko goi ebakortza baino txikiagoa da tamainan. Erro luzea izaten dute eta koroa ez da hain zabala. Ebakitze-ertza estuagoa izaten du.

Goiko betortza:iraunkorrak baino txikiagoak dira. Ebakortzek ez bezala gailurra izaten dute. Orokorrean koroa biribilagoa dute eta gailurretik irteten diren malkarrak ez dira berdinak izaten. Mihi aldean zingulua du.

Lehenengo goi hagina:Iraunkorrekin parekatuta oso ezberdinak dira, erroak oso meheak eta elkarrengandik aldenduak ditu.

Bigarren goi hagina:Lehenengoa baino handiagoa da, hala ere erroak parekoak ditu.

Beheko ebakortzak:Iraunkorrak baino txikiagoak izanik, oso parekoak dira anatomikoki. Erroa luzea izaten dute eta erdikoa albokoa biano handiagoa da.

Beheko betortza:Koroa txikiagoa izaten dute, goikoaren oso antzekoa delarik.

Beheko haginak:Bigarren beheko hagina lehen hagin iraunkorraren antzekoa da, txikiagoa delarik.

Erreferentziak aldatu

  1. «txatxur - OEH - Orotariko Euskal Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-04-08).

Bibliografia aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo-estekak aldatu