Esne-ateratzekoa (esnea ateratzeko tresna gisa ere ezaguna) ama-esnea ateratzeko erabiltzen den eskuzko edo gailu elektrikoa da.

Esne-ateratzeko
Ponpa
Eskuzko esne-ateratzekoa.

Erabiltzeko arrazoiak aldatu

Batzuetan komeni da esnea ateratzea haurrak zuzenean kontsumitu gabe; eskuz edo bitarteko mekanikoen bidez. Behin aterata, haurtxoek biberoien bidez kontsumi dezakete esnea.

Esnea ateratzea egokia izan daiteke kantitateari dagokionez esnea ekoizteko arazoei aurre egiteko. Esne-ateratzekoak erabiltzeak ekoizpen txikia duten emakumeen edoskitzea estimula dezake, eta baliagarria izan daiteke, halaber, haurtxoak unean bertan behar duen kopurua gainditzen duen esnea biltzeko; esne gehiegi dutenean bularreko hanturazko uneak barne.

Esnearen eskuzko ateratzea edo mekanikoa baliagarria izan daiteke ama haurrarekin fisikoki egon ezin denean baina edoskitzea jarraitu nahi duenean: haurra jaioberrien zainketa intentsiboetako unitate batean sartuta dagoenean edo ama lanera itzultzen denean. Esne-ateratzekoa erabiltzea bereziki ohikoa da gurasoen eta familiaren baimenak edoskitrzaro osoa estaltzeko adina denbora ez duten testuinguruetan.

Esne-ateratzekoek gurasoek zailtasunak izaten dituzten faseetan lagundu dezakete haurtxoari edoskitzea arrakastaz emateko, fisikoki elkarrekin daudenean. Adibidez, haurrak bularrari lotzeko zailtasunak dituenean edo, besterik gabe, bere esfortzuaren bidez esne nahikoa atera ezin duenean.

Amarentzat ere mesedegarria da, izan ere, batzuetan haurrak nahikoa edoskitzen ez duenean, bularreko esne pilaketak mina sor dezake.

Azkenean, Esne-ateratzekoa erabiltzeko beste arrazoi bat ama-esnea ematea da, arrazoi desberdinengatik beren amengandik esnea jaso ezin duten haurtxoentzat.

Kanpo estekak aldatu