Eskala (giza eta gizarte zientziak)

Giza eta gizarte zientzietan, eskala objektu baten (gehienetan, pertsona bat) ezaugarri bati buruz jasotako zenbait behaketa modu kuantitatiboan bateratu eta pertsona horiek ezaugarri horri buruz eskala bakun edo anizkoitz batean ordenatu edo baloratzeko prozeduren multzoa da. Adibidez, eskala-prozedurak adimena neurtzeko talde bateko pertsonei egindako galde sortetan jasotako erantzunak bateratu eta pertsona horiek eskala kuantitatibo batean kokatzeko erabiltzen dira. Eskala-prozedurak desberdinak dira zein den behaketak eta datuak neurtu eta jasotzeko metodoa: Guttman eskala hainbat item edo galderetan bai/ez motako erantzunak bildu diren egoeretarako erabiltzen da eta Likert eskalan datuak hainbat baieztapenekin adostasuna neurtzen duten 1-5 edo 1-7 bitarteko balioak erabiltzen dira. Helburua jasotako datuetatik pertsonak eta erabilitako item edo galderak ikertzen ari den ezaugarriari buruz neurtzea da.


Psikologia Artikulu hau psikologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.