Errege Dekretu Legegile

Errege Dekretu Legegilea lege maila duen arau juridiko bat da, monarkia parlamentarioa duten herrialdeetan ohikoa, Espainia kasu, botere betearazletik datorrena, botere legegileak egindako delegazioagatik.

Errege Dekretu Legegilearen teknikak, arlo ezberdinetan funtzionatzen du, eta, arloaren arabera, delegatuko den legea ezberdina izango da.

  1. Lege ezberdinen testu berrituak egiteko, sakabanatutako arau juridiko ezberdinak lege korpus bakar batean batuz, gobernuari emango zaio botere legegilea, edonola ere, emandako legediaren mugak eta edukia ezarriko duen lege arrunt baten bidez.
  1. Testu artikulatuak egiteko, aurretik, botere legegileak, erreferentzia eta muga eremu bezala balio duen Oinarri Lege bat onartu ondoren.

Errepublikak diren herrialdeetan, antzeko arau bat dago, Dekretu Legegile deritzona.

Espainia aldatu

Arau juridiko mota hau, 1978ko Espainiar Konstituzioan erregulatua dago. "Errege" izena, dekretu hauek igortzeaz eta euren argitaratzea eta betearaztea agintzeaz arduratzen dena, Erregea delako datorkio.

Gorte Orokorrek, botere legegilea Gobernuari ematea erabakitzen dute. Hau, Espainiako Konstituzioko 85 eta 87. artikuluetan erregulatua dago. Gorteek, espreski abiltzen dute Delegazio Lege edo Oinarri Lege bat, gobernuari, egoera bat aldatzeko baimena emateko. Delegazio hau, derrigorrez bete beharrekoa izango da. Gai zehatz bati buruzkoa izan behar du, eta noraino iristen den ondo adierazi behar du, baita inspiratu duten irizpideak ere. Ministro Kontseiluak Dekretu Legegilea onartzen du. Delegazioa debekatua dago Lege Organikoaren kasuan.

Botere betearazlea, delegazioaren arlora mugatu behar da. Horregatik, arau legalen testu berritu bat idaztea eskatu bada, botere betearazleak, existitzen den jatorrizko erregulazioa aldatzea legez kanpokoa eta baliogabea izango litzateke.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu