Ireki menu nagusia

Erradio ioniko

Elementu baten bi atomoren nukleoen arteko distantziaren erdia adierazten duen neurria, elementu horrek izango duen erradioaren gutxi gorabeherako zenbatekoa ematen duena. Erradio horren araberakoak dira kristal ionikoen dimentsioak

Erradio ioniko kontzeptuak, erradio atomikoak bezala, atomoaren nukleoaren eta azkeneko elektroi egonkorraren arteko distantzia da, baina atomoari buruz izan beharrean ioi bati buruz ari garenean erabiltzen da.

Neurketa pikometro edo Angstrometan egin ohi da eta beraz 10-10 eta 10-12 metroko distantziaz ari gara.

IoiakAldatu

KatioiakAldatu

Katioien kasuan elektroiak faltan daudenez hauen arteko alderatze indarra txikiagotzen da eta horregatik gerturatu egiten dira, bai euren artean bai eta nukleo atomikora. Horregatik erradio ionikoa erradio atomikoa baino txikiagoa da kasu honetan.

AnioiakAldatu

Anioietan kontrakoa gertatzen da, gehiegizko karga elektrikoa duenez (negatiboa) hauek alderatu egiten dira euren artean eta baita nukleotik ere. Horregatik anioiak atomoak baino handiagoak dira.