Erlijioaren psikologia

Erlijioaren psikologia[1] psikologia aplikatuaren eta erlijio-zientziaren adarra da, erlijio-praktikari lotutako gai psikologikoak jorratzen dituena. Sinesmenak, jarduerak eta erlijio-esperientziak psikologiaren ikuspegitik aztertzen ditu, neuroteologia antzeko diziplinatik bereizten den aldetik, adibidez.

Erlijioaren psikologiak gizakiaren galdera eta erreakzioei erantzuten die, mundu honetan eta heriotzatik haratago bere existentziaren azken zentzuari buruz. Bilaketa horrek gizakia bera ez bezalako goragoko errealitate baten aurrean kokatzen du, sinesmenaren bidez erlazionatzen den errealitate pertsonal eta transzendentetzat hartu ohi duena. Mistizismoaren edo sentimendu erlijiosoaren jatorriaz eta izaeraz arduratzen da, baita erlijioaren jatorriaz ere.

Batzuen ustez, erlijioa gizakiaren proiekzio patologiko bat da, sendabidea behar duena. Erlijioko psikologoek nortasunaren eta jarrera eta portaera erlijiosoaren garapenaren artean dagoen harremanaz arduratzen dira. Herri-erlijiotasunak hartzen dituen adierazpenak ere aztertzen ditu, baita Mendebaldean sortu diren erlijiotasun-forma berriak ere. Gizakiaren erlijioa ulertzen lagun dezake.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2008]
  2. José Morales, Teología de las Religiones, Madril: RIALP, 18 orr.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau psikologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.