Eritema toxikoa[1] larruazaleko gaitz oso arrunta da, jaioberriengan agertzen dena.[2] Azaleko gaixotasun inflamatorio onbera da, autolimitatua eta asintomatikoa, 1473an Bartholomäus Metlinger mediku pediatra alemaniarrak lehen aldiz deskribatua. Carl Leinerrek 1912an izen hori proposatu zuen, elikagai-toxina batek eragindakoa zela uste zuelako.[3] Jaioberriaren erupziorik ohikoena da.