Eraztun aromatikoa konposatu aromatikoen bereizgarri den egitura da. Oro har, karbonoz eta hidrogenoz osatutako egitura zikliko asegabea da, baina oxigeno-, nitrogeno- eta sufre-atomoak ere izan ditzake[1].

Bentzenoaren eraztun aromatikoa. Bi egitura erresonatzaileek irudikatzen dute aromatikotasuna

Eraztunek aromatikotasuna dutela esaten da, hots, eraztunaren lotura asegabeen, elektroi-bikote bakartien eta orbital hutsen deslokalizazioaren ondorioz egonkortasun handiko egoera dutela[2].

Erreferentziak aldatu

  1. «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2021-02-20).
  2. «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2021-02-20).

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau kimikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.