Erantzungailu automatiko
Telefonoarekin batera erabiltzeko tresna, kanpotik deitzean aurrez grabatutako mezuaz automatikoki erantzuten duena eta jasotako deia grabatzen duena. Ez da nahastu behar ahots-buzoiarekin; buzoia, antzeko funtzioa badu ere, sistema zentralizatua da.
Erantzungailu automatikoa pertsona batek telefono-deiak erantzun ezin dituenean, automatikoki erantzuteko eta mezuak grabatzeko balio duen gailua da.
Erantzungailu automatiko zaharrek zinta magnetikoak erabiltzen zituzten mezuak grabatzeko, baina gaur egun memorien bitartez gordetzen dira.