Erabatekoa eta ezdeusa: Sorburua (eskultura)

Oiartzuneko eskultura

Erabatekoa eta ezdeusa: Sorburua Imanol Marrodan-en burdinazko eskultura da, Oiartzungo Aiako Harriak parke naturalean dagoena, Arditurriko meatzeetan berreskuraturiko inguruan. Oiartzungo udalak 2008ko maiatzaren 23an jarri zuen burdinazko egitura handi hau.

Eskultura mendebaldetik ikusita

Egilea den Imanol Marrodan eskultore bilbotarra 1964an jaio zen eta nazioarte mailako gaur egungo arte-sortzaile esanguratsua da, esperimentazioan etengabe lanean aritzen dena. Autorearen arabera, eskulturak igarotze bat islatzen du: kanpotik barrura, formatik kontenplaziora, aniztasunetik batera, espaziotik espazio-gabeziara eta denboratik denbora-gabeziara.[1][2]

Eskultura hegoaldetik ikusita

Erreferentziak aldatu

  1. EUSKADI.-Imanol Marrodanen Erabatekoa eta ezdeusa: Sorburua eskultura inauguratuko du bihar Oiartzunen. (Noiz kontsultatua: 2017-07-23).
  2. Arrizabalaga, Mikel. «Arditurriko meategien itzulia» Berria (Noiz kontsultatua: 2017-07-23).

Kanpo estekak aldatu

43°16′56,68″N 1°48′32,04″W / 43.26667°N 1.80000°W / 43.26667; -1.80000