Equus ferus solutrensis
Equus ferus solutrensis edo Solutré zaldia desagertutako zaldi arraza edo motaren multzo baten izen generikoa da. Mendebaldeko Europan bizi izan zen Goi Paleolitotik (K.a. 40.000) Mesolitiko arte (K.a. 9.000) [1]. Zaldi arraza hauek egungo hainbat ponien arbasoak dira neurri handi batean. Hau dela eta, "Equus ferus solutrensis" ez dago izen taxonomiko bezala onartua.
Equus ferus solutrensis | |
---|---|
Zaldi arraza | |
Espeziea | Equus ferus caballus |
Solutré zaldiak edo "Solutré haitzaren zaldiak" haitz honen inguruan dagoen aztarnategi arkeologikoan agertutako hondakin multzoan agertzen diren zenbait zaldi mota dira. 1866.en urtean Adrien Arcelin ete Henry Testot-Ferry arkeologoek milaka zaldien hondakin eta hezurrak topatu zituzten bertan. Antza Solutréko haitza zaldi basatien ehizarako mendetan erabilitako lekua izan zen.
Equus ferus solutrensis izenpean honako zaldi arrazak daude: