Entzungailu edo aurikularrak,[1] ohikoan pluralez aipatuak belarri bakoitzerako bat erabiltzen delako, transduktore mota bat dira, gailu elektroniko batek (adibidez, irrati edo audio-aparailu batek) sortutako seinale elektriko bat jaso eta belarrien ondora daramana bozgorailu txiki batzuen bidez soinu-uhin entzungarriak sortzeko. Entzungailuak eramangarriak eta trukagarriak izan ohi dira, hau da, behar dituen ekipotik erraz entxufatu edo desentxufa ditzake. Entzungailu berak audio-sistema batzuek erabil ditzakete.

Entzungailu
Bozgorailua
Fabrikazioa
DiseinatzaileaErnest Mercadier (en) Itzuli

Entzungailu batzuk bi noranzkoko komunikaziorako ere badira, mikrofonoa ere badaukatenean.

Historia aldatu

Alemaniako Beyerdynamic izeneko enpresarena ei da asmakuntza. 1937an salmentan jarri zuten DT 48 modeloa.[2]

Audio-sistema pertsonalak sortu zirenean (irrati eramangarriak eta kaseterako erreproduzitzaile eramangarriak, walkmanak), asko hedatu zen erabilera; gero, CD jogailuak, audio-jogailu digitalak etorri ziren, eta are gehiago dira phikoak ordenagailu pertsonalarekin eta smartphoneekin erabiltzen direlarik.

Erreferentziak aldatu

  1. Fundazioa, Elhuyar. «auricular» Elhuyar Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2024-03-27).
  2. «Beyerdynamic» www.minidisc.com.au (Noiz kontsultatua: 2024-03-27).