Enberera
Enberera[1] (chocó ere deitua) Kolonbiako ipar-mendebaldean (Antioquia, Bolivar, Caldas, Caquetá, Cauca, Chocó, Córdoba, Nariño, Putumayo, Quindío, Risaralda, Calle del Cauca), Panamako hego-ekialdean eta Ekuadorren (Carchi eskualdean) hitz egiten denetako hizkuntza bat da.
Enberera, chocó | |
---|---|
Kolonbia eta Panamako chocó hizkuntzak mapa | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Kolonbia, Ekuador eta Panama |
Hiztunak | 117,000 |
UNESCO sailkapena | 2: kaltebera |
Hizkuntza sailkapena | |
Chocó | |
Hizkuntza kodeak | |
UNESCO | 292 |
95.000 hiztun[2] inguru ditu Kolonbian eta 22.485[2] Panaman. Choco hizkuntza familiako kidea da.
Enbera hitzak bere hainbat aldaeratan (embera, emperã, empena, eberã, epena) "gizakia" edo "gizona" esan nahi du eta enbera etniakoek haien komunitatea izendatzeko erabiltzen dute. Batzuetan, enbera etniakoak ez diren beste herri indigena batzuk aipatzeko ere erabiltzen da.
Estatusa
aldatuKolonbiako Konstituzioaren 10.artikulua[3]ren arabera, talde etnikoen hizkuntzak eta dialektoak ofizialak dira haien eremuetan gaztelaniarekin batera. Berezko tradizio linguistikoak dituzten komunitateek irakaskuntza elebiduna izango dute.
Kolonbian 66 talde identifikatu dira bertako hizkuntzaren arabera, hau da, gaztelania ez diren hizkuntzen arabera. Hala ere, horietatik bakarrik hiruk dute 50.000 pertsona baino gehiago: wayuuek (wayúu, guajiros), nasek (nasa, paeces), eta enberatarrek (embera, chocoes). 29 taldek 50.000 eta 1.000 kide bitartean dituzte, eta gainerako 34 taldeek 1.000 kide baino gutxiago dute. Enbera herria garatzen ari da eta lurralde berrietara zabaltzen joan den heinean, hizkuntzaren erabilera ere handitzen joan da (Landaburu, 2004[4]).
Hasiera batean, enberera hizkuntza ahozko hizkuntza zen, hau da, ez zuen idazteko sistemarik. 2008 idazketa sistema ezartzea erabaki zen eta 2010ean lehen sistema ortografikoa proposatu zuen Baltazar Mecha Olo hizkuntzalari emberak latindar alfabetoan oinarrituta[5].
Hizkuntzak eta aldaerak
aldatuOro har, bi talde nagusitan banatzen da:
- Iparraldeko enberera
- Hegoaldeko enberera
Bakoitzak tokiko aldaerak ditu. Aldaera hauek, batzuetan, dialektotzat hartzen dira, baina hizkuntza ezberdinak dira. Latinoamerikako Hizkuntza Indigenen Artxiboak honela zerrendatzen ditu, leku, desagertutako talde edo ortografia falta izan daitezkeen ustezko azpibarietateekin batera:
- Iparraldeko enberera (Antioquiako iparraldea, Ipar Embera)
- Catío (Katío): Dabeiba, Tukurá (Río Verde, goi Sinú, Emberá-Katío), Ngverá (San Jorge)
- Ipar enberera (Citará, Embera ipar-mendebaldea, ipar Embera): Darién (Sambú, Panama Embera), Citará (Atrato, Andágueda), Juradó
- Hegoaldeko enberera
- Chamí (Caramanta, Embera-Chamí, Eki Embera, Southern Antioquia): Tadó*, Cristianía, Upper Andágueda, Mistrató, Garrapatas
- Baudó: Catrú, Dubasa, Purricha, Pavaja
- Eperara (Epena): Joaquincito, Cajambre, Naya, Saija, Tapaje, Satinga
*Ethnologuek (2005, 2009) Tadó(*) aparteko hizkuntzatzat tratatzen du.
Hegoaldeko enbereraren baudó hizkuntza ipar enberera taldean sailkatzearen alde argudia daiteke. Bi taldetako ezaugarri asko ditu, eta partzialki ulergarria da ipar enbererako ondoko dialektoekin eta epenarekin.
Kultur adierazpena
aldatuOrganización Nacional Indígena de Colombia (ONIC) en hainbat lotura eta baliabide aurki daitezke Kolonbiako hizkuntza gutxiagotuei buruz. Horien artean, enberera hizkuntzako hainbat aldaeretako audio elebidun laburrak.
Enberera eta Euskal Herria
aldatu2010ean, enberek hainbat pausu zehaztu zituzten haien hizkuntza biziberritzeko: irakaskuntza proposamena garatzea, sistema ortografiko bateratua aurkeztea eta irakaskuntzarako tresna pedagogikoak diseinatzea besteak beste.
Euskal Herrian euskararen biziberritze prozesua ezagutzen zutenez, Fundación Universitaria Claretiana (FUCLA) Euskal Herriko Unibertsitatearekin (UPV/EHU) jarri zen harremanetan eta UPV/EHUko Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrako kide bi joan ziren Chocora prozesu horietan laguntzeko[5].
Erreferentziak
aldatu- ↑ 38. araua - Munduko estatuen izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. Euskaltzaindia. Noiz kontsultatua: 2020-09-09.
- ↑ a b UNESCO Atlas of the World's Languages in Danger. Noiz kontsultatua: 2020-09-09.
- ↑ Constitución Política de Colombia (2016). https://web.archive.org/web/20200911130534/https://www.corteconstitucional.gov.co/inicio/Constitucion%20politica%20de%20Colombia.pdf Noiz kontsultatua: 2020-09-21.
- ↑ Jon Landaburu, « La situación de las lenguas indígenasde Colombia : prolegómenos para una política lingüística viable », Amérique Latine Histoire et Mémoire. Les Cahiers ALHIM [En línea], 10 | 2004, Publicado el 02 febrero 2005, consultado el 21 septiembre 2020. URL : http://journals.openedition.org/alhim/125 ; DOI : https://doi.org/10.4000/alhim.125. Noiz kontsultatua: 2020-09-21.
- ↑ a b https://www.ehu.eus/documents/3120344/3130328/Igandea-Berria.pdf/cb781711-593b-4b9b-8d06-2fe900d2277d?t=1417106279000 Noiz kontsultatua: 2020-09-21.