Emic eta etic
Emic eta etic giza- eta gizarte zientzietan, batez ere antropologian eta etnografian, erabiltzen diren metodologia osagarriak dira:
- emic ikuspegitik, giza- eta gizarte-fenomenoak (kultura, hizkuntzak, ...) barnetik bizitzen diren moduan aztertzen dira, fenomeno horiek bizitzen dituztenen kontzeptuak eta pertzepzioak erabiliz;
- etic ikuspegitik, aztergai diren fenomenoak bizi ez dituen ikerlari baten ikuspegitik aztertzen dira, ikerlariaren beraren kontzeptuak erabiliz.
Emic eta etic bereizketa Kenneth Pike hizkuntzalari eta antropologoak plazaratu zuen 1954 urtean eta geroztik eztabaida biziak sortu ditu ikuspegi bakoitzaren defendatzaileen artean. Emic ikuspegiaren aldekoek kulturak osotasun moduan aztertu direla baiztatzen dute eta horretarako kulturak kulturako protagonisten asmoak eta jarrerak hartu behar dira aintzakotzat, etic ikuspegiaren objektibismoa kritikatuz. Etic ikuspegiaren defendatzaileen esanetan, berriz, kulturak kanpotik agertzen zaizkio ikertzaileari eta horrela aztertu behar dira, gauza moduan; emic ikuspegiak kultura-fenomenoak barnetik modu zehatzean ikertzeak dakarren zailtasunak adieraziz.
Emic metodologiaren defendatzailea Marvin Harris antropologoa izan da. Etic aldekoetan, Émile Durkheim soziologoa nabarmendu da.
Metodologia bat edo bestea aplikatzerakoan, ikerketaren helburua hartu behar da kontuan. Emic metodologia aproposa da gizarte-fenomenoaren adierazgarritasuna edo zentzua bilatu nahi denean; etic ikuspegia, berriz, egokiagoa da ikerketa konparatiboak edo deskribatzaileak egin nahi direnean.
Kanpo estekak
aldatu- Emic eta etic ikuspuntuak, Gizapedian.