Elkarte Euro-Mediterraneoa
Elkarte Euro-Mediterraneoa, baita ere Bartzelonako Prozesua izendatua, Bartzelonan 1995ean sortu zen proiektu geopolitiko bat izan zen. Europar Batasunaren laguntasuna izan zuen hasieratik.
Elkarte Euro-Mediterraneoa | |
---|---|
Datuak | |
Mota | politics of the European Union (en) |
Herrialdea | Espainia |
Europar Batasuneko 28 herrialdeak eta Mediterraneoren hegoaldeko 10 herrialde biltzen ditu (Aljeria, Palestinar Aginte Nazionala, Egipto, Israel, Jordania, Libano, Maroko, Siria, Tunisia eta Turkia.). Helburuak kulturen arteko ulermena sustatzea; giza eskubideak errespetatzea; txirotasunaren aurka borrokatzea; lankidetza ekonomikoa (etorkizunean eskualdean merkataritza askeko ingurua sortzea aurreikusi da); migrazio-mugimenduak kontrolatzea, eta kultura-lankidetza dira. Xede horretarako, goi-bilera euro-mediterraneoak egiten dira, eta horietan kide diren herrialdeetako estatuburuak elkartzen dira.