Elkarrekin (koalizioa)
Frantziako koalizio politikoa
- Orri hau 2021ean Macronen inguruan sortutako Ensemble koalizioari buruz da. Ensemble! alderdi ezkertiarrari buruz irakurtzeko, joan Elkarrekin! (alderdia) orrira.
Elkarrekin edo Elkarrekin herritarrak (frantsesez: Ensemble edo Ensemble citoyens) Emmanuel Macron Frantziako Presidentearen inguruan sortutako hauteskunde koalizioa da. Koalizioa 2022ko hauteskunde legegileei begira sortu zen 2021eko azaroaren 29an, eta zentro eta zentro-eskuineko zenbait alderdik osatzen dute. Koalizioaren alderdi nagusiak Errepublika Martxan (Macronen alderdia), Mugimendu Demokrata, Horizons eta Agir dira.
Elkarrekin (koalizioa) | |
---|---|
Datuak | |
Mota | koalizio politikoa eta Aliantza |
Herrialdea | Frantzia |
Ideologia | sozioliberalismoa |
Kokapen politikoa | zentrismo eta zentro-eskuin |
Agintea | |
Lehendakaria | Richard Ferrand |
Idazkari orokorra | Stanislas Guerini |
Osatuta | |
Historia | |
Sorrera | 2021eko azaroaren 29a |
Sortzailea | |
Koloreak | |
webgune ofiziala |
Richard Ferrand da koalizioaren presidentea, eta bi presidenteorde dauzka: François Bayrou and Édouard Philippe. Stanislas Guerini da idazkari nagusia.