2022ko Frantziako Hauteskunde Legegileak

2022ko Frantziako hauteskunde legegileen lehen eta bigarren itzuliak ekainaren 12an eta 19an izan ziren hurrenez hurren, Frantziako Bosgarren Errepublikaren Nazio Biltzarraren XVI. legealdirako 577 hautetsiak aukeratzeko.

Infotaula eleccions2022ko Frantziako Hauteskunde Legegileak
Gertaera-data2022ko ekainaren 12a, Frantziako hauteskunde legegileen lehen itzulia, 2022
2022ko ekainaren 19a, Frantziako hauteskunde legegileen bigarren itzulia, 2022
MotaFrantziako hauteskunde legegileak
Hautatu duen karguaFrantziako Nazio Biltzarreko kidea. Izendapenaren iraupena: 5 urte
Lehen itzuli Edit the value on Wikidata
Hauteslego48.953.748 Edit the value on Wikidata
23.256.207
   47.51٪
Ehuneko-puntu 1.19
Baliozko boto kopurua22.744.708    Boto zuri kopurua 362.193   Baliogabeko boto kopurua 149.306
Bigarren itzuli Edit the value on Wikidata
Hauteslego48.589.606 Edit the value on Wikidata
22.464.299
   46.23٪
Ehuneko-puntu 3.59
Baliozko boto kopurua20.747.083    Boto zuri kopurua 1.239.928   Baliogabeko boto kopurua 477.288
Hauteskunde emaitza Edit the value on Wikidata Edit the value on Wikidata
2>
NUPES  — Jean-Luc Mélenchon
1
5.949.119   26.16٪
2
6.555.984   31.6٪
2>
Elkarrekin  — Richard Ferrand
1
5.869.248   25.8٪
2
8.002.407   38.57٪

 ← 2017Frantzia 2024  → 

Hauteskunde legegile hauek urte bereko apirilean izandako hauteskunde presidentzialen ondoren izan ziren, zeinetan Emmanuel Macronek Frantziako presidente kargua berretsi zuen Marine Le Pen ultraeskuindarraren aurka. Jean-Luc Mélenchon Frantzia Intsumisoaren hautagaia Le Penengandik gertu geratu zen lehen itzulian.

Bigarren itzulitik kanpo geratu ondoren, Mélenchonek "lehen ministro izendatzea" eskatu zion hauteslegoari, eta kohabitazioa lortzea ezarri zuen helburu gisa. Hauteskunde presidentzialen ondorengo asteetan, Herri Batasun Ekologiko eta Sozial Berria (NUPES) koalizioa sortzeko negoziazioak abiarazi zituen gainerako alderdi ezkertiar nagusiekin: Europa Ekologia-Berdeak, Frantziako Alderdi Komunista eta Alderdi Sozialista. Nazio Biltzarrean Macron sostengatzen zuten alderdiek (Errepublika Martxan, Mugimendu Demokrata, Agir eta Horizons) koalizio bat osatu zuten ere, Elkarrekin deitua.

Lehen itzulian, abstentzioa inoizko altuena izan zen (%52,5), eta NUPES eta Elkarrekin koalizioek berdindu egin zuten. Biak elkarrengandik hain hurbil zeuden, polemika piztu zela emaitzen inguruan. Izan ere, Barne Ministerioaren emaitzetan NUPESen hautagai gutxi batzuk independente gisa ageri ziren, eta ondorioz iturriaren arabera NUPESek ala Elkarrekin-ek irabazi zuen lehen itzulia. Abstentzioa are altuagoa izan zen bigarren itzulian (%53,8), baina 2017ko hauteskundeekin alderatuta jaitsi egin zen. Ensemble koalizioak eskuratu zituen berriz ere eserleku gehien (246), baina hauteskundeen aurretik zeukan gehiengo osoa galdu zuen. NUPES ezkerreko koalizioa izan zen bigarren indarra 142 eserlekurekin, haren ordezkaritza bikoiztuz; eta Bilgune Nazionalak (Fronte Nazional ohia) izugarrizko emaitza lortu zuen, eta 8 hautetsi izatetik 89 izatera igaro zen, eskuin-muturrak Nazio Biltzarrean inoiz lortutako ordezkaritzarik handiena. Errepublikanoek eta Demokrata eta Independenteen Batasunak osatutako koalizioak zeuzkan eserlekuen erdia galdu eta 64 hautetsi lortu zituen, oposizioko hirugarren indarra bihurtuta.

1988ko hauteskundeetatik lehenengo aldiz, presidentearen alderdiak ez zuen gehiengo osoa bereganatu. Politika adituen iritziz, emaitza hauek Emmanuel Macronen aurkako bozka adierazten dute, eta ezegonkortasun politikoaren eta instituzioen blokeoaren arriskua ekartzen dute, Biltzarrako indarrak oso polarizatuak eta zatituak baitaude, akordioetarako beta mugatuz.


Nazio Biltzarraren egoera

aldatu

Honako hau zen XV. legealdiko Nazio Biltzarraren osaera hauteskundeetarako desegin zenean:[1]

XV. legealdiko Biltzarra 2022ko ekainaren 15ean
Taldeak Osaera Diputatuak
Aulkiak Guztira
LREM Errepublika Martxan Taldekideak 262 266
Hurbilekoak 3
LR Errepublikanoak Taldekideak 92 100
Hurbilekoak 8
MoDem Mugimendu Demokrata eta hurbileko demokratak Taldekideak 53 57
Hurbilekoak 4
SOC Sozialistak eta hurbilekoak Taldekideak 25 28
Hurbilekoak 3
AE Elkarrekin Jardun Taldekideak 22 22
Hurbilekoak 0
UDI UDI eta Independenteak Taldekideak 19 19
Hurbilekoak 0
LT Askatasunak eta Lurraldeak Taldekideak 17 18
Hurbilekoak 1
LFI Frantzia Intsumisoa Taldekideak 17 17
Hurbilekoak 0
GDR Ezker demokratiko eta errepublikanoa Taldekideak 15 15
Hurbilekoak 0
Talderik gabeko diputatuak 25
Guztira 567
Eserleku hutsak 10


Hauteskunde sistema

aldatu
 
Hauteskundeen ikurra.

Frantziako Nazio Biltzarra 577 hautetsiz dago osatuta, bost urtean behin bi itzuliko hauteskundeen bidez hautatzen direnak. Hautetsi bakoitzak hautesbarruti bat ordezkatzen du Biltzarrean.

Hautesbarruti bakoitzean, lehen itzulian eserlekua lortzeko beharrezkoa da emandako bozken erdia eta erroldatutako hautesleen laurdenaren sostengua eskuratzea. Hautagai batek ere ez badu hori lortzen, erroldaren %12,5aren sostengua lortu duten hautagaiak bigarren itzuli batera igarotzen dira; baina hautagai bakar batek edo batek ere ez badu lortzen %12,5eko langa gainditzea, lehen itzuliko lehenengo bi hautagaiak igarotzen dira bigarren itzulira. Bigarren itzulian bozka gehien lortzen dituen hautagaia hautatzen da diputatu.[2]

Gainditu beharreko %12,5eko langa erroldatutako hautesle kopuruan oinarritzen denez, zenbat eta abstentzio altuagoa izan orduan eta zailagoa da bigarren itzulira igarotzea. Hala ere, posiblea da bigarren itzulian bi hautagai baino gehiago lehiatzea. Bigarren itzulian hiru hautagai dauden hauteskundeei "triangular" deitzen zaie.


Hautagaitzak

aldatu

Ondoko taula honetan hauteskundeetara aurkeztu ziren alderdi eta koalizio nagusiak ageri dira, 2017ko hauteskundeetan lortutako ordezkaritzaren arabera ordenatuta:

Alderdiak Buruzagia Ideologia Aurreko emaitzak
(% 1. itzulian)
MP.
Botoak (%) Aulkiak
Errepublika Martxan (LREM)   Stanislas Guerini Zentroa / Zentro-eskuina
Liberalismo sozial, Europazaletasun, Hirugarren bidea, Erreformismo
%28,21 308  Y
Errepublikanoak (LR)   Christian Jacob Zentro-eskuina / Eskuina
Gaullismo, Kontserbadurismo, Kristau-demokrazia
%15,77 112  N
Bilgune Nazionala (RN)   Marine Le Pen Eskuin-muturra
Frantses nazionalismo, Anti-immigrazio, Euroeszeptizismo
%13,20 8  N
Frantzia Intsumisoa (LFI)   Jean-Luc Mélenchon Ezkerra / Ezker-muturra
Sozialismo demokratiko, Aurrerakoitasun, Sozialdemokrazia, Ekosozialismo
%11,03 17  N
Alderdi Sozialista (PS)   Olivier Faure Zentro-ezkerra
Sozialdemokrazia, Aurrerakoitasun
%7,44 30  N
Mugimendu Demokrata (MoDem)   François Bayrou Zentroa / Zentro-eskuina
Liberalismo sozial, Kristau-demokrazia, Europar federalismo
%4,12 42  Y
Demokrata eta Independenteen Batasuna (UDI)   Jean-Christophe Lagarde Zentro-eskuina
Liberalismo sozial, Kristau-demokrazia, Europazaletasun
%3,03 18  N
Frantziako Alderdi Komunista (PCF)   Fabien Roussel Ezkerra
Eurokomunismo
%2,72 11  N
Ezkerreko Alderdi Erradikala (PRG)
Guillaume Lacroix Zentro-ezkerra
Erradikalismo, Laizismo, Errepublikanismo, Liberalismo sozial
%0,5 3  N
Europa Ekologia-Berdeak (EELV)   Julien Bayou Ezkerra
Ekologismo, Europar federalismo
% ? 1  N
Frantzia Altxatuta (DLF)   Nicolas Dupont-Aignan Eskuina / Eskuin-muturra
Subiranismo, Gaullismo, Kontserbadurismo nazionalista
%1,17 1  N
Errekonkista! (REC)   Éric Zemmour Eskuin-muturra
Frantses nazionalismo, Kontserbadurismo nazionalista, Anti-immigrazio, Anti-islam.
Berria  N
Koalizioak Koalizio-kideak
Elkarrekin (ENS) Errepublika Martxan, Mugimendu Demokrata, Horizons, Aurrerapen Lurraldeak, Agir, En Commun, Alderdi Erradikala
Herri Batasun Ekologiko eta Sozial Berria (NUPES) Frantzia Intsumisoa, Europa Ekologia-Berdeak, Frantziako Alderdi Komunista, Alderdi Sozialista, Ezkerreko Alderdia, Génération.s, Picardie debout, Elkarrekin!, Ekologia Belaunaldia, Demokrata Berriak, Bizitzaren aldeko Iraultza Ekologikoa, Langileen Alderdi Independentea, Réunion-en Alde
Eskuinaren eta Zentroaren Batasuna (UDC) Errepublikanoak, Demokrata eta Independenteen Batasuna, Zentristak
Frantziaren Aldeko Batasuna (UPF) Frantzia Altxatuta, Abertzaleak, Herri Batasun Errepublikanoa

Emaitzak

aldatu

Parte-hartzea[3]

aldatu
Hauteskundeen parte-hartzea (Metropolitar Frantzian)
Parte-hartzea 1. itzulia 2. itzulia Bi itzulien
arteko aldea
2017 2022 Aldea 2017 2022 Aldea
12:00
%19,24
%18,43
0,81
%17,75
%18,99
1,24 0,56
17:00
%40,75
%39,42
1,33
%35,33
%38,11
2,78 1,31
Behin-betikoa
%48,70
%47,51
1,19
%42,64
%46,23
3,59 1,28

Emaitzak Frantzia mailan[4]

aldatu
 
Zerrenda Lehen itzulia Bigarren itzulia Eserlekuak
Bozak % Aulkiak Bozak % Aulkiak
Herri Batasun Ekologiko eta Sozial Berria NUPES 5.949.119 26,16 4 6.772.556 32,64 138 142 85
Elkarrekin ENS 5.869.248 25,80 1 8.014.341 38,63 245 246 104
Bilgune Nazionala RN 4.248.537 18,68 0 3.589.269 17,30 89 89 81
Eskuinaren eta Zentroaren Batasuna UDC 2.569.926 11,30 0 1.509.366 7,28 64 64 66
Errekonkista! REC 967.335 4,25 0 0 b.
Besteak DIV 864.070 3,80 0 11.336 0,05 1 1 2
Divers gauche DVG 750.932 3,30 0 279.730 1,35 13 13 1
Divers droite DVD 437.052 1,92 0 192.912 0,93 9 9 3
Divers centre DVC 295.798 1,30 0 132.747 0,64 5 5 b.
Eskuin-muturra EXD 275.424 1,21 0 45.561 0,22 2 2
Ezker-muturra EXG 268.936 1,18 0 11.229 0,05 0 0
Erregionalistak (eta independentistak) REG 248.331 1,09 0 188.036 0,91 6 6 1
Erroldatuak 48.953.748 100 48.589.606 100
Abstentzioak 25.697.541 52,49 1,19 26.125.307 53,77 3,59
Parte-hartzea 23.256.207 47,51 1,19 22.464.299 46,23 3,59
Zuriak 362.193 1,56 1.239.928 5,52
Baliogabeak 149.306 0,64 477.288 2,12
Baliodunak 22.744.708 97,80 20.747.083 92,36
Iturria: lemonde.fr

Erreferentziak

aldatu
  1. (Frantsesez) «Effectif des groupes politiques» Biltzar Nazionala jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2022/03/02).
  2. Hauteskunde Legearen L126 eta L162 artikuluak.
  3. (Frantsesez) «Elections législatives 2022» Ministère de l'Intérieur.
  4. (Frantsesez) «Les résultats des élections législatives 2022» Le Monde.

Kanpo estekak

aldatu