Elgingo katedrala (ingelesez: Elgin Cathedral) Eskoziako Elgin herriko katedrala da, gaur egun hondarretan aurkitzen dena. A mailako eraikina izendaturik dago.

Elgingo katedrala
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaMoray
Koordenatuak57°39′02″N 3°18′20″W / 57.6506°N 3.3056°W / 57.6506; -3.3056
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1224
ElizbarrutiaRoman Catholic Diocese of Moray (en) Itzuli
Arkitektura
Estiloaarkitektura gotikoa
Ondarea
SM90142

Historia aldatu

Bazen Spynie izeneko katedral bat 3 km iparralderago, baina txiki gelditu zela iritzita katedral handi bat eraikitzea erabaki zen. 1224an ezarri zuten lehen harria eta 1242an bukatu. 1270an suak zati handi bat erre zuen eta berreraiki egin zuten. Handitu egin zuten, hainbat elementuren tamaina bikoiztu ere bai. 1390an Roberto III.a Eskoziakoak Elgin erasotu zuen eta suak berriz kaltetu zuen katedrala. 1402an ere gauza bera gertatu zen, oraingoan Uharteetako Lordaren erasopean. Apezak gehitu zituzten katedrala berrizteko baina 1560ko Eskoziako Erlijio Erreformaren ondoren eraikina bertan behera utzia izan zen.

1568an teilatuko berunezko elementuak kendu egin zituzten Morayko erregentearen soldaduei saltzeko eta babes hori gabe eraikina azkar hondatu zen. 1637an koroko bigak lehertarazi zituzten eta 1650 eta 1660 artean Oliver Cromwellen soldaduek gelditzen ziren elementu asko suntsitu zituzten. XVIII mendean bertako harriak inguruko eraikinak egiteko erabili ziren.

XIX mendearen bukaeran egoera txarrean zeuden gazteluari loturiko eraikinak eraitsi zituzten eta XX mendearen hasieran zutik zirauten egiturak indartzeari ekin zioten. 1960 eta 2000 artean masoiek hartu zuten lanen ardura.

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu