El famoso Bernardo (Cervantes)

Bernardo Miguel de Cervantesek idatzi omen zuen liburu baten izenburua zen. Erreferentzi batzuetan aipatzen da baina galdutzat eman da.

El famoso Bernardo (Cervantes)
Jatorria
Egilea(k)Miguel de Cervantes
IzenburuaEl famoso Bernardo
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ezaugarriak
Hizkuntzagaztelania
Argumentu nagusiakomedia

Aipamenak aldatu

Miguel de Cervantesek berak Los trabajos de Persiles y Sigismunda liburuaren eskaintzan aipatu zuen. Eskaintza Pedro Fernández de Castro y Andraderi zuzenduta zegoen. Zehatz-mehatz hau esan zuen: "el famoso Bernardo". Kasu honetan "famoso" ez zen "ospetsua", "ospea merezi zuela" baizik. Bernardo idatzi ondoren Cervantesi ez omen zion ezer gelditu, "ciertas reliquias y asomos" bakarrik.

Hipotesia aldatu

Daniel Eisenbergek liburu horren inguruko hipotesia zabaldu zuen. Haren uztez izenburuko Bernardo Erdi Aroko heroia izan zen Bernardo del Carpiori egiten dio aipamen. Cervantesen ustez garaiko espainiarrek Zalduntza liburu egokiagoak behar zituzten, bertako heroien abenturak azaltzen zituzten lanak eta ez kanpotik ekarritakoak. Testuinguru horretan horrelako lan batean hasia zegoen idazlea; hortik Eisenbergek asmoa eta izenburua arteko lotura planteatu zuen. [1]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu