Eklogita

Arroka mafiko pikortsua, nagusiki granatez (almandinoz-piropoz) eta piroxeno sodikoz (onfazitaz) osatzen dena. Errutiloa, zianita eta kuartzoa ere izan ditzake.


Eklogita pikor larriko arroka metamorfiko mafiko bat da, konposaketa basaltiko bat da. Eklogitak garantzia du bi gauzengatik. Lehenengo lurrazalean tipikoak diren presioak baino altuagoetan sortzen delako. Bigarrena oso arroka dentsoa delako eta horregatik konbekzioan lagundu ahal duela uste delako.

Eklogita
Mineral infotaula irakurtzeko eraLaguntza:Arroka infotaula irakurtzeko era
Mineral infotaula irakurtzeko era
Eklogita
Arroka metamorfikoa
Mineral garrantzitsuak Granateak
Onfazita
Zianita
Errutilo
Kuartzo
Lawsonita
Koesita
Anfibolak
Fengita
Paragonita
Zoisita
Dolomita
Korindoi
Diamante

Arroka freskoa denean almandino eta piropo granateak ditu, gorrixka edo larrosak eta onfazita piroxeno sodiko berdeak ditu. Mineral akzesorioak zianita, errutilo, kuartzo, lawsonita, koesita, anfibolak, fengita, paragonita, zoisita, dolomita, korindoia eta oso gutxita diamanteak izaten ditu. Feldespatoa ez da egonkorra eklogitatan. Glaukofana eta titanita eklogitan sortzen dira goranzko bidean presioa galtzerakoan.

Jatorria aldatu

Basalto eta gabroen presio altuko metamorfismoan sortzen dira eklogitak, mantuan sartzen direnean subdukzio zonaldetan. Eklogitan hasieran eskisto urdinen metamorfismotik sortzen dira.

Eklogiten faziea aldatu

Eklogiten faziea tenperatura eta presio altuko kondizioetan sortzen da. Eklogiten sorrera 1,2 GPatan sortzen dira, 45 kilometroko sakoneran eta 400-1000 °Ctan eta normalean 600-650 °Ctan. Diamantea eta kosesita mineral azatarnak dira presio altuetan.

Kanpo estekak aldatu