Ekipo-ondasun
Ekonomian, ekipo-ondasunak ekoizpen-prozesuetan erabiltzen diren elementu finkoak eta oinarrizko zerbitzuak eskaintzeko erabiltzen diren egiturak, hala nola makinak eta ur-sareen azpiegiturak. Ekipo-ondasunen sailkapena burutzerakoan zalantzak sor daitezke, garraio-ondasunei buruz esaterako. Kasu horretan, eskuarki, ez dira bernehartzen turismoak eta autobusak, baina bai ordea trenbide-sareak eta bertako elementuak (trenak eta lokomotorak).
Ekipo-ondasunen industriaren bilakaera ekonomia osoaren egoeraren aurresateko erabiltzen da: ekipo-ondasunen ekoizpen eta salmenta gehitzen bada, ekoizpen-enpresek euren aktiboak berritzen ari direla adierazten du, eskaeraren gehikuntza aurreikusiz.