Eguzki ondorengo krema (ingelesezko izenarekin ere ezagutzen dena, aftersun, after sun edo after-sun ) produktu kosmetiko bat da, krema, ukendu edo esprai, eran banatu ohi dena. Eguzkia hartu ondoren larruazalean aplikatzen da azala hidratatzeko eta beroa, gorritasuna eta nekea kentzen saiatzeko ematen da.
Adimen artifizial batek marraztutako eguzki ondorengo krema ontzia.
Produktu honek ez ditu erredurak edo larruazala kentzea saihesten, ezta dagoeneko jaso duen eguzki-erradiazio murrizten, eta beraz ezin da eguzki-krema baten fotobabesarekin alderatu: babes hori eguzki-krema egoki bat eguzkitan egon aurretik emanda lor daiteke, lortzekotan.