Eguneko zentroa mendekotasunen bat duten pertsonen oinarrizko premia pertsonalak eta premia terapeutiko eta soziokulturalak egunez artatzeko zerbitzua eskaintzen duen instalazioa da. Desgaitasuna duen pertsona bere ohiko ingurunean mantentzea izaten da helburu nagusia, eta, ahal dela, bere betiko bizimoduan mantentzen eta autonomia-maila handiagoa lortzen laguntzea.[1] Espainiako Mendekotasun Legearen arabera, mota askotakoak dira: arreta espezializatuko eguneko zentroak, adinekoentzako eguneko zentroak, 65 urtetik beherakoentzako eguneko zentroak, eta eguneko eta gaueko zentroen zerbitzuak.

Cáceresko Ahigal udalerriko eguneko zentroa.

Adinekoentzako eguneko zentroak adinekoarekiko erabateko independentziaren eta zahar-egoitzetako egonaldiaren bitarteko kate-mailatzat har litezke. Bizi-kalitatea hobetzeko ezinbestekoak dira, adinaren berezko sintomak motelduz.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskalterm: [Mendekotasuna Hiztegia] [2017]

Kanpo estekak aldatu