Eglinton gaztelua (ingelesez: Eglinton Castle) Eskoziako Kilwinning herrian dagoen gaztelua da, Iparraldeko Ayrshire eskualdean.

Eglinton gaztelua
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaIparraldeko Ayrshire
Koordenatuak55°38′30″N 4°40′18″W / 55.6418°N 4.6716°W / 55.6418; -4.6716
Map
KudeatzaileaClan Montgomery
Zerbitzuakaccessible toilet
Ondarea
LB7569
Webgune ofiziala

Historia aldatu

 
Eglinton gaztelua 1920ko hamarkadan.

Aintzina Eglintongo Earlen lurraldea izan zen, Montgomery klanaren barnean zeudenak) eta hauek eraiki zuten gazteluari su eman zion Glencairngo Earlak 1528an.

Gaur egungo gaztelua 1797 eta 1802 artean eraiki zuen Eglintongo 12. Earlak. Gaztelu handia zen, 30 metrotako altuera zuen dorre zilindriko nagusia eta 21 metrotako albo dorrewak zituen. Culzean gazteluaren ondoren Eskoziako bigarrena zen handitasun eta itxuran.

Gazteluak bere mantenimendurako diru kopuru handia eskatzen zuenez familiaren dirusarrerek ezin zuten berdindu eta 1925ean bertan behera utzia izan zen. 1926an teilatua kendu zioten eta bertan zegoen beruna saldu. Bigarren Mundu Gerra garaian armadak praktikak egiteko erabili zuen eta eraikinak kalte handiak jasan zituen. 1973an eraikina zatitu eta dorre nagusia eta hormaren bat baino ez zen salbatu.

Eglinton parkea aldatu

1970 hamarkadan inguruko lurraldea parke bihurtu zen. Gaur egun Ayrshire guztiko erakargarri turistiko handienetakoa da. Stevensoneko hondartzako hareazko dunan ikusgarriak dira eta Eglinton aintzira ere eraiki zen 1975ean.

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu