Efrat Tilma

Israelgo lehen emakume transgeneroa

Efrat Tilma (hebreeraz: אפרת טילמה‎) (Israel, 1947) israeldar emakumezko polizia transgeneroa da.[1] Holokaustotik bizirik irten ziren gurasoen alaba da. Israelgo lehen emakume transgenerotzat hartua da.[2]

Efrat Tilma

LGBT ambassador (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaGalilea, 1947 (76/77 urte)
Herrialdea Israel
Lehen hizkuntzahebreera
Hezkuntza
Hizkuntzakhebreera
Jarduerak
Jardueraktrans eskubideen aldeko ekintzailea, polizia, autobiografialaria eta speaker (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaIsrael Police (en) Itzuli
IMDB: nm10567583 Edit the value on Wikidata

Israelgo polizian boluntario sartu zen lehen emakume transgeneroa da. Israelek LGBTQ pertsonen eskubideak aitortzen dituenetik komunitate transgeneroaren eta Israelgo poliziaren arteko tartekari-lanak egiten ditu. Polizian sartu baino zenbait urte lehenago, ordea, Tilmak hango poliziarekin arazo ugari izan zituen. Esaterako, poliziak Tilma preso eraman zuen emakumez jantzitako gizon biologikoa izatea egotzita. Urteak igaro eta eskubideen irabaztearekin batera, poliziak barkamen ofiziala eskatu eta domina bat eman zion.[1]

2016an israeldar emakume transgeneroentzako Miss Trans edertasun-lehiaketan ederrena aukeratzeko epaimahaikidea izan zen.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Ingelesez) Rudee, Eliana. (2018-06-21). «Pioneers of LGBTQ rights in Israel reflect on their journey» Jewish Journal: 10..
  2. a b (Gaztelaniaz) «Miss Trans: Una transexual árabe gana concurso 'Miss Trans' en Israel» Diario de Navarra 2016-05-28 (Noiz kontsultatua: 2019-04-08).

Kanpo estekak aldatu