Efecto mariposa (musika taldea)

Efecto mariposa 2001. urtean Málagan sorturiko pop rock talde espainiarra da. Susana Alva da taldeko abeslaria[1].

Efecto mariposa (musika taldea)
Datuak
JatorriaMálaga
Urteak2001
Produkzioa
Diskoetxea(k)Warner Music Group
Informazio gehigarria
efectomariposa.es
Facebook: Efecto-Mariposa-356290079465 Twitter: EF_MARIPOSA Musicbrainz: 92d10e96-8e61-4c7b-80fe-3169af4beda4 Songkick: 72911 Edit the value on Wikidata

Ibilbidea aldatu

Susana Alva (ahotsa eta gitarra), Frasco G. Ridgway (baxua), Alfredo Baón (bateria) eta Raúl Osuna (teklatua) izan ziren taldea soru zutenak[2]. 2001. urtean bertan atera zuten aurreneko diskoa, taldearen izen bera daramana. 2003an Metamorfosis atera zuten eta pop musikari indar handiagoa eman zioten gitarra elektrikoen bidez. Bigarren disko hau rockeroagoa da. 2004n diskoa berriz editatu zuten, oraingoan lau abesti gehituz. Horregatik jarri zioten Metamorfosis II izena.

2005ean Complejidad diskoa atera zuten. Bertako "No me crees" singlea irrati nagusietako lehenengo postura iritsi zen. Bideoklipa izan zen bereziki arrakastatsua, Danza invisible taldeko Javier Ojeda abeslariarekin grabatu zutena[3]. Arrakasta honi jarraiki 2007an zuzeneko disko bat atera zuten, Vivo en vivo izena zuena.

2009an bosgarren diskoa atera zuen taldeak, 40:04. "Por quererte" abestiarekin berriz iritsi ziren zerrendetako lehen postura[4]. Urte hartako 40 Principales sarietan Espainiako urteko abesti onena aukeratu zuten.

Susana Alvaren haurdunaldiak etenaldi bat eragin zuen taldean eta bost urte pasa behar izan ziren hurrengo diskoa ateratzeko. 2018an atera dute orain arteko azken diskoa, Vuela izena duena.

Diskografia aldatu

Estudioko diskoak aldatu

  • Efecto Mariposa (2001)
  • Metamorfosis (2003)
  • Metamorfosis II (2004)
  • Complejidad (2005)
  • 40:04 (2009)
  • Comienzo (2014)
  • Vuela (2018)

Zuzenekoa aldatu

  • Vivo en vivo (2007)

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Susana Alva: «Toda la música que hacemos es para emocionarnos junto al público en los directos»» Canarias7 2022-07-22 (Noiz kontsultatua: 2023-04-27).
  2. (Gaztelaniaz) «Efecto Mariposa fechas de gira 2023 2024. Efecto Mariposa entradas y conciertos» TomaTicket (Noiz kontsultatua: 2023-04-27).
  3. (Gaztelaniaz) LOS40. «Efecto Mariposa» LOS40 (Noiz kontsultatua: 2023-04-27).
  4. Villaverde, Guillermo. (2015-11-13). «Corazón de Canción: Efecto Mariposa - No Me Crees (letra en español)» Corazón de Canción (Noiz kontsultatua: 2023-04-27).

Kanpo estekak aldatu