Ezker Sindikalaren Konbergentzia
Ezker Sindikalaren Konbergentzia (ESK) 1985ean sortutako Hego Euskal Herriko sindikatua da. 7.000 afiliatu baino gehiago eta 300 ordezkari inguru ditu EAEn eta Nafarroan.
Ezker Sindikalaren Konbergentzia (ESK) | |
---|---|
Datuak | |
Herrialdea | Hego Euskal Herria |
Ideologia | Ezkerra Antikapitalismoa |
Kide kopurua | 7.000[1] eta 289 delegatu ditu EAEn[2] 1,49%) |
Delegazioak | Bizkaia[3] Araba[6] |
Historia | |
Sorrera | 1985[7] 1998[8] |
https://www.esk.eus |
Historia
aldatuESK-k sindikalista talde batean du jatorria, 1970eko hamarkadaren amaieran Nafarroako Comisiones Obrerasetik (CC.OO.) bota zituztenak, Espainiako Trantsizioari dagokionez garai hartan CC.OO.-ek zuen kontrako jarrera defendatzeagatik. Sindikalisten jatorrizko talde horri, Euskal Herriko eta Nafarroako militanteak gehitu zitzaizkion, lantokietan "hautagaitza unitarioetan" bildu zirelarik. Hauei ere, gehien bat CC.OO.etik zetozen langileak gehitu ziren ere, baina baita beste sindikatu batzuetatik etorritakoak ere, hala nola Sindicato Unitario (SU) eta Confederación Sindical Unitaria de Trabajadores (CSUT), bai eta beste jatorri batzuetakoak ere. 1985ean, "hautagaitza unitarioen" koordinazioak Ezker Sindikalaren Koordinakundea-Coordinadora Unitaria de Izquierda Sindical (ESK-CUIS) izena hartu zuen Euskadin eta Nafarroan.
1998an, ESK-CUISek eta Euskadiko CC.OO.-eko Ezker Sindikala korronteak bat egin zuten, ESK-CUISen sentsibilitate eta ideia nahiko antzekoak zituzten pertsonez osatua, bai ekintza sindika zein ekintza politikoari dagokionez, naiz eta CC.OO.ren barruan lan sindikala egiten jarraitzea erabaki zuten[9]. Bateratze horren ondorioz, egungo sindikatua sortu zen, eta 1998ko urrian bere izena aldatu eta Ezker Sindikalaren Konbergentzia (ESK)[10] izendatu zuten.
2010eko ekainean Nafarroako sekzioa zatitu egin zen Solidari[11] izeneko sindikatu berri bat sortzeko.
ESK-k, bere sorkuntzatik, 6 batzar orokor egin ditu. Batzar horietan, bere militantziak sindikatuaren norabidea erabakitzen du hurrengo 5 urteetarako, eta bertan bere koordinatzaileko pertsonak aukeratzen dira ere:
I Biltzar Nagusia: 1998.eko urriak 16-18 Portugaleten
II Biltzar Nagusia: 2003.eko urriak 24-25 Bilbon
III Biltzar Nagusia: 2008.eko azaroak 7-8 Gasteizen
IV Biltzar Nagusia: 2013.eko azaroak 8 Atarrabian
V Biltzar Nagusia: 2019.eko ekainak 7 Oreretan
VI Biltzar Nagusia: 2024.eko ekainak 7 Durangon
Antolakuntza
aldatuESKren atal handienetako batzuk Osakidetza, Mercedes, Correos, Telefónica (eta bere azpikontratak) dira. Hala ere, dozenaka atal sindikal gehiago ditu.
ESK sindikatuak gizarte-bazterkeriaren aurkako Argilan-ESK izeneko plataforma bat ere badu. 1998an sortutakoa, sindikatuaren barruan gune independente gisa, gizarte-bazterkeriaren aurka eta gizarte-eskubideen alde borrokatzeko.
Erreferentziak
aldatu- ↑ [url=https://www.esk.eus/images/wikipedia/Representacion%20CAV%20mayo%202024.pdf ESK sindikatuko afiliatuen kopurua (2024ko uztailaren 1ean)]
- ↑ Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Saila, ordezkari sindikalen laburpen-taula (2024ko ekainaren 30a)
- ↑ [url=https://www.esk.eus/index.php/eu/kontaktua/587-bizkaia-2 General Concha kalea, 12, 1, Bilbo]
- ↑ [url=https://www.esk.eus/index.php/eu/kontaktua/589-nafarroa Emiliana Zubeldia kalea 5, behea, Iruñea]
- ↑ [url=https://www.esk.eus/index.php/eu/kontaktua/588-gipuzkoa-2 Zorroaga Pasealekua, 17 behea - Donostia]
- ↑ [url=https://www.esk.eus/index.php/eu/kontaktua/590-araba Beethoven kalea 10 behea - Gasteiz]
- ↑ [ESK-CUIS)]
- ↑ [ESK)]
- ↑ (Gaztelaniaz) Angulo, Cristina. (1998-10-17). «ESK-CUIS y Ezker Sindikala, escisiones de Comisiones, ratifican hoy su unión» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2024-08-02).
- ↑ «Ezker Sindikalaren Konbergentzia - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2024-08-02).
- ↑ «ESK de Navarra se escinde y nace el nuevo sindicato Solidari. Diario …» archive.ph 2012-06-30 (Noiz kontsultatua: 2024-08-02).
Bibliografia
aldatu- Jon Las Heras, Ignacio Messina & Xabier Renteria-Uriarte (2022) The formation of Ezker Sindikalaren Konbergentzia: radical unitary unionism in the Basque Country and Navarre, Labor History, https://doi.org/10.1080/0023656X.2022.2152783
- Satrustegi Andres, Imanol (2022). Unitary unionism in the transition: a general approach from Navarre, Labor History, https://doi.org/10.1080/0023656X.2022.2156990