Elkarri begira

ELKARRI BEGIRA» orritik birbideratua)

Alberto Letamendi (Ordizia, Gipuzkoa) eskultoreak egindako eskultura publikoa, Elkarri begira izenekoa, Tolosan kokatzen da, San Frantzisko Pasealekuan hain zuzen ere.

Elkarri begira azalpenaren bideoa
Elkarri begira - Alberto Letamendi

2019ko otsailaren 9an inauguratu zuen Tolosako Udalak eskatuta, Euskal Herriko bakearen prozesua ospatzeko.

Letamendik eskultura hau, bere artean gizakien arteko indarkeriaren aurkako errebindikazio bat irudikatzeko helburuarekin sortu zuen, ikusten dutenei, elkarren artean begiratzera eta elkar errespetatzera gonbidatuz, baita horretaz hausnartzera ere, besteen arteko desberdintasunak gorabehera.

Eskultura hau hormigoizko oinarri batean egina dago eta bertan finkatuta dauden irudiak, antza denez, brontzea patinarekin dute osagai nagusitzat. Hormigoizko blokea bertikalki jarrita dago, formak oinarriari perpendikularki geratuta (posizio horizontalean).

Gorputz guztiak elkarren artean desberdinak dira eta modu berezi batean daude kokatuta: denen artean eskulturaren eskubi aldera zirkunferentzia huts bat sortzen dute, elkarri begira daudelaren efektua sortuz.

Eskulturako gorputzak

Guztia beirarekin estalita dago, nahiz eta hasiera batean ez egon horrela diseinatuta. Jendeak ikutu, atera eta abar egiten zituenez, hori jarri behar izan zen.

Arrazoi horrengatik ere, gaur egun, hasieran baino gorputz gutxiago daude arte lanean.

Eskulturaren oinean idatzi bat aurkitzen da euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez, hurrengo testuarekin: “Edozein motatako biolentzia pairatzea oso larria da, oinarri-oinarrizko eskubideak urratzen dituelako. Biolentziaz jokatzen duena da horren erantzule. Baina biolentzia mota guztietatik bat gailentzen bada eta, gainera, behin eta berriz modu zehatz batean gertatzen bada, sendatu beharreko sustrai sakon batzuk dituen testuinguru bat ere ikusarazten dute biktimak eta biktimarioak. Ez da erraza prozesu bati ekin eta egiazko gizarte-adostasun bat lortzea. Elkarri begiratu, elkar aitortu, harreman horretako alde batean edo bestean jarri, edo bietan. Elkarbizitza nahi dugu, ezinbestekoa, eta prozesu hau beharrezkoa dugu biolentzia gure eta ondorengo belaunaldien bizitzetatik desagertuko bada Datorren tokitik datorrela, pairatzen duenak pairatzen duela.

Hauxe da “ELKARRI BEGIRA” eskultura honen helburua, kaltetuta iristen garen topagune moduko bat, baina, aldi berean, aukera ematen duena gizarte hau osatzen dugun guztiok elkarbizitza berri bat eraikitzeko, elkarbizitza sendatua eta inolako biolentziarik gabea."