Durin III.a Tolkienen legendarium ospetsuan Durin I.aren leinuko nano bat da. Khazad-dûm edo Moriako errege izan zen. Khazad-dûmen bizi izan zen eta Zelebrinborrek eman zion botere eraztunaren laguntzarekin aurrera egitea lortu zuen. Sauronek zazpi eraztunak eman zizkien Jaun nanoei, horietako bat Durin III.a zelarik. Nanoek euren eraztunak euren altxor erreserbak ezartzeko erabili zituzten, baina Sauron ez zen gai eraztunen eramaileak ziren nanoei amore emanarazteko gai. Eraztunek oraindik ez zituzten ikusezin bihurtzen; eurak erabat menderaezinak ziren eraztunen eraginik kaltegarrienen aurrean. Uste denez, nanoen berezko sendotasunak eta eraztunak soilik jaunik boteretsuenek eduki izanak, Sauronen kontrolaren aurean erresistente egin zituzten, eta oraindik altxorraren zati bat biltzea ahalbidetu zieten. Durin III.a izan zen botere eraztun bat izan zuen lehen errege nanoa. Bere ondorengo bat izan zen Thrain II.ak eraztun bera galdu zuen Dol Guldurren. Bere erregealdian ezarri ziren Elfo errementariak Eregionen Eguzkiaren Bigarren Aroko 750. urtean. Moriarentzat, aldaketa handiak izan ziren Khazad-dûm eta Elfoen arteko harremanean. Lotura estuak sortu ziren, ez soilik merkataritzari dagokionez, baizik eta baita elkarren arteko miresmen eta adiskidetasunezkoak ere. Nanoek atea mendebalderantz ireki zuten eta etengabeko trafiko batek bi arrazak lotu zituen. Mithrila, Eregioneko Noldorrek miretsi eta preziatzen zutena objektu ederrak egiteko erabili zuten nanoek eta elfoek, azken hauetatik Zelebrinbor izan zelarik errementaririk hoberena. Elfoek zein nanoek onura handia jaso zuten elkarte honekin, bi eskualdeak, sekula izan ez ziren bezain distiratsuak izatera iritsi zirelarik. Halakoa zen bi herrien arteko adiskidetasuna ez zituztela soilik elkarrekin grabatu karaktereak Moriako mendebaldeko atean, baizik eta eraztunak landu zirenean, Zelebrinborrek zuzenean Durin III.ari eman zizkiola, Sauron haserraraziz; eta Durin III.ak nano armada bat bidali zuen Eregion defendatzera, Melkorren ordezkariak mendebaldea eraso ondoren Eguzkiaren Bigarren Aroko erdialde inguruan, aro horretako 1695. urtean. Azebeda suntsitua eta hondatua geratu zenean, Moriak bere mendebaldeko atea itxi zuen, eta mendebaldearekin harremanak ez ziren berrabiarazi, baina eragin boteretsu bat izaten jarraitu zuen Mendi Lainotsuen ekialdeko eskualdeetan.

Durin III.a
Legendarium
Datu biografikoak
Sexuagizonezkoa
Familia
Senideak
FamiliaDurin's folk (en) Itzuli

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.