Dunglasseko eliza kolegiata
Dunglasseko eliza kolegiata (ingelesez: Dunglass Collegiate Church) Eskoziako Dunglass herrixkan dagoen eliza da, Ekialdeko Lothian eskualdean. A mailako eraikina izendaturik dago.
Andre Mariaren kolegiata | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Eskozia |
Eskoziako kontseilu gunea | Ekialdeko Lothian |
Koordenatuak | 55°56′22″N 2°22′31″W / 55.939553°N 2.37523°W |
Arkitektura | |
Ondarea | |
Historia
aldatuEz da ezaguna Dunglasseko Andre Mariaren kapera noiz eraiki zen baina Sir Alexander Homek lurrak eskuratu zituenearko kapera jadanik bazegoen eta 1423an kolegiata maila eman zion Jakobo II.a Eskoziakoak eta 1450an Nikolas V.a Aita Santuak berretsi zuen. Hasiera hartan habearte bakarra zeukan baina XVI mendean transeptuak eta dorre berria gehitu zitzaizkion.
1544an Hertfordeko Earlak erasotu zuen baina bertakoek aurre egin zioten. 1560an Eskoziako Erlijio Erreforma gertatu zen eta kolegiata itxi egin zen. hala ere parrokia gisa erabilia izan zen XVIII mendean nekazari batek erosi eta des-sagaratu zuen arte. 1807an Sir John Hallek Dunglass erosi zuen eta duintasuna itzuli zion. 1909an Usher familiak erosi zuen. Gaur egun Historic Scotland erakundeak kudeatzen du.