Dumdum bala hedakor mota bat da, muturrean zirrikitua duena. Gorputzean sartzen denean, zabaldu egiten da, eta zauri zabal irekiak eragiten ditu. XIX. mendearen bukaeran egin ziren mota honetako balak Dum Dumgo armategian, Kalkutatik hurbil. Boerren kontra halako balak erabiltzeagatik salatu zituzten ingelesak. 1899. urtean, Hagako Batzarrean, debekatu egin zen dumdum balak erabiltzea.

Punta ahurreko dumdum bala. Eskuinean, jaurtigai osoa; ezkerrean, bala hedatua

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu