Dothideomycetes Ascomycota dibisioko Pezizomycotina azpidibisioko onddo mota bat da. Lehen Loculoascomycetes klasean sailkatzen ziren, askak (askosporak dituzten zakuak) esporokarpoaren estroman sartutako barrunbeen barruan eratzen direlako. Era berean, Sordariomycete eta Laboulbeniomyzeteekin batera Pyrenomycetes klasean ere sailkatu ziren, hiru klaseetan aurkezten diren askometako batek itxura peritezioidea baitu.

Dothideomycetes
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
AzpierreinuaDikarya
Klasea Dothideomycetes

Klasea Dykaria azpierreinuan deskribatutako aniztasunaren %24 baino zertxobait gehiago hartzen du. % 24 horretatik, gutxienez %50 Capnodiales ordenari dagokio, %45,8 Pleosporales ordenari, %4,1 Dothideales ordenari, eta gainerako %1a beste 9 ordenatan banatzen da. Analisi molekularrek talde monofiletikoa dela baieztatzeko ebidentzia eman dute[1].

50 familia, 650 genero eta 6.300 espezie ezagun inguru ditu.

Azpiklaseak aldatu

Incertae sedis ordenak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Nilsson, R. Henrik; Taylor, Andy F. S.; Adams, Rachel I.; Baschien, Christiane; Bengtsson-Palme, Johan; Cangren, Patrik; Coleine, Claudia; Daniel, Heide-Marie et al.. (2018-08-01). «Taxonomic annotation of public fungal ITS sequences from the built environment – a report from an April 10–11, 2017 workshop (Aberdeen, UK)» MycoKeys 28: 65–82.  doi:10.3897/mycokeys.28.20887. ISSN 1314-4049. PMID 29559822. PMC PMC5804120. (Noiz kontsultatua: 2020-12-26).

Kanpo estekak aldatu