Dorottya Szilágyi

waterpolo jokalari hungariarra

Dorottya Szilágyi (Eger, Hungaria, 1996ko azaroaren 10a), waterpolo jokalari hungariarra da. Olinpiar eta Europako Txapelketako brontzezko domina lortu zuen Hungariako selekzioarekin. Bere aita, Péter Szilágyi, waterpolo entrenatzaile eta jokalari ohia da.

Dorottya Szilágyi
Bizitza
JaiotzaEger1996ko azaroaren 10a (27 urte)
Herrialdea Hungaria
Jarduerak
Jarduerakwaterpolo jokalaria eta igerilaria
Pisua68 kilogramo
Altuera181 zentimetro

Instagram: dorothyszilagyi Edit the value on Wikidata

Ibilbidea aldatu

Aitaren lanaren bidez, Durbanen (Hegoafrikan) ikasi zuen igeri egiten hiru urte besterik ez zituela, eta, sei urte zituela, Hamiltonen (Zeelanda Berria) waterpoloan jokatzen hasi zen. 2005. urtearen amaieran, bere aita Hungariako emakumezkoen selekzioko entrenatzaile bihurtu zen; beraz, Hungariara joan ziren bizitzera. 10 urte zituela, Perth-era (Australia) joan ziren 2006ko amaieran, eta, 14 urterekin, Pan Pacific Jokoetan, Australiako U16 Waterpolo taldeko kide izan bazen ere, kirol horretan lehiatzeari utzi zion. 2011n, ia bi urteko etenaren ostean, 2012an, berriro hasi zen waterpoloan jokatzen, Dunaújvárosen, hango Attila Mihók entrenatzailea konbentzitzeko.

Jubeniletan, 2013ko U17 Munduko Kopan, bosgarren izan zen, 2014ko U18 Munduko Kopan hirugarren, U19 Munduko Kopan laugarren eta 2015eko U20koan zazpigarren[1].

Hungariako emakumezkoen waterpolo taldeko kide izan zen 2017ko Munduko Igeriketa Txapelketan[2]. Laugarren sailkatu zen selekzioarekin 2018ko Munduko Kopan eta 2019ko Munduko Kopan. 2020ko urtarrilean, Ebek brontzezko domina irabazi zuen[3]. Dunaújváros-i baietza eman zion ekainean. Hungariako Kopa irabazi zuen 2020ko irailean[4]. 2021era atzeratutako Tokioko Olinpiar Jokoetan, brontzezko domina lortuko zuen taldeko kide izan zen[5].

Olinpiar Jokoak aldatu

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), brontzezko domina irabaziko du Hungariako taldearekin, AEBkoaren (urrezkoa) eta Espainiakoaren (zilarrezkoa) atzetik sailkatuz. Hauek osatuko dute Hungariako taldea: Edina Gangl, Krisztina Garda, Gréta Gurisatti, Anikó Gyöngyössy, Anna Illés, Rita Keszthelyi, Dóra Leimeter, Alda Magyari, Rebecca Parkes, Natasa Rybanska, Dorottya Szilágyi, Gabriella Szűcs eta Vanda Vályi-k[6][7].

Emaitzak aldatu

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2020 Tokio
  Japonia
  Waterpoloa
emakumezkoa[8].

Gainerako lorpenak aldatu

Europako Txapelketa
  • brontzezko domina: 2020
Unibertsiada
  • zilarrezko domina: 2017
U18ko Munduko Kopa
  • brontzezko domina: 2014
Hungariako txapelketa
  • zilarrezko domina: 2014, 2016, 2018, 2021
  • brontzezko domina: 2013, 2015, 2017
Hungariako Kopa
  • Irabazlea: 2020

Sariak aldatu

  • Hungariako Merezimenduko Urrezko Gurutzea (2021) [9]

Erreferentziak aldatu

  1. «Vizipolo.hu » Az utánpótlás elmúlt öt éve – nevek, számok, érdekességek» www.vizipolo.hu (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
  2. (Hungarieraz) Zoltán, Csizmazia. (2017-06-23). «Kihirdették a női vízilabda-válogatott vb-keretét» index.hu (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
  3. (Hungarieraz) Á, D.. (2020-06-20). «Női ob I: Eb-bronzérmes játékossal erősített a Dunaújváros - NSO» NSO.hu (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
  4. (Hungarieraz) GÁBOR, BÁNFALVI SZABOLCS, LAKNER. (2020-09-08). «Női vízi MK: fordulatos bronzcsata végén BVSC-siker az FTC ellen -» NSO.hu (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
  5. (Hungarieraz) percre), SZŰCS ANDRÁS (összefoglaló), HARMATH ÁKOS (percről. (2021-08-07). «Tokió 2020: két góllal legyőzte a női válogatott az oroszokat, megv» NSO.hu (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
  6. «Dorottya Szilágyi» olympedia.org 2022-01-28an. begiratua(Ingelesez)
  7. «Dorottya Szilágyi» Olympics.com 2022-01-28an begiratua (Gaztelaniaz)
  8. "Waterpoloa, emakumezkoa, emaitzak 2020" olympedia.org (Ingelesez)
  9. https://www.origo.hu/sport/egyeni/20211015-allami-kitunteteseket-kaptak-olimpiai-es-paralimpiai-jatekokon-sikeres-sportolok.html

Kanpo estekak aldatu