Donostiako antzinako himnoa

«Donostiako antzinako himnoa», baita ere «Primitivo Himno de San Sebastián», doinu zahar baten gainean Jose Juan Santestebanek konposatu zuen. Egungo hitzak Jose Bizente Etxagarairenak ziren. Antza denez, danbolindariek Santa Mariatik Antiguaraino zihoan prozesioan jotzen zuten. Udalak ereserki hori ofizialtzat hartu zuen 1838an, eta lehenengo danborradetan erabili zen. Gero, erabilerarik gabe geratu zen. 2013an berreskuratu zuten, Donostiaren suntsiketaren eta berreraikuntzaren bigarren mendeurrena zela eta.[1]

Berez, abestiaren jatorria askoz zaharragoa da. Egile batzuen ustez XVII. edo XVIII. mendekoa izan daiteke. Gaur egun, urtetan ahaztuta egon ondoren, Donostiako danborradaren beste pieza gisa berreskuratu da.[2]

Hitzak

aldatu
Oroipena gaur zuri
gure Donostia
utzirikan alde bat
nahigabe guztia.
Zuri gaur oroipena
zuri gure herria
kanta ta dantzatuaz
zortziko berria.[3]

Bertsioa

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu