Donosita efektua
Donosita efektua programa testu-editoreetako zuzentzaile ortografikoek sortutako fenomeno bat da, non ordezteko hitz proposatua guztiz desegokia den.
Efektu honen izena adibide ezagun batetik dator: gaztelaniazko zuzentzaile ortografiko batek Donostia leku izenaren ordez Donosita hitza ipintzen du. Euskarazko zuzentzaileak erabiliz gero, Donostia hitza ez da Donosita bihurtzen, baina beste hitz batzuetarako aldaketa desegokiak proposa ditzake: Vitoria-Gasteiz izenaren ordez, Vitoria gastéis, esate baterako. Zuzentzaile ortografikoaren erabiltzaileak proposatutako ordezkapenak arduragabe onartzen baditu, adibidez «Denak ordeztu» aukeratuz, aldaketak guztiz desegokiak izan daitezke, batez ere izen berezien kasuan.
Ingelesez Cupertino effect (Cupertino efektua) deitzen zaio, gaizki idatzitako cooperation hitza Cupertino bihurtzen baitu;[1] hau da, Kaliforniako hiri baten izena jartzen du.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) Beniamino Andreatta (Italiako barne ministroa), Briefing on "Review on the Overall-Security Situation in the Region", Mazedoniako Defentsa Ministerioaren webgunean.
Kanpo estekak
aldatu- «Niñotas Hembrita (Onintza Enbeita), "Donosita" efektuaren azken biktima», Sustatu, 2009-05-12.
- «Hobariak ovárica bihurtu dira Donosita efektuaren eraginez», Sustatu, 2010-03-17.