Don Quijote de La Mancha (1979ko telesaila)
Don Quijote de La Mancha (euskaraz: «On Kixote Mantxakoa») espainiar marrazki bizidun telesaila bat da. Miguel de Cervantes espainiar idazlearen izenburu berdineko On Kixote Mantxakoa eleberri aski ezagunean oinarritua dago. José Javier Romagosa eta Cruz Delgado ekoizleek sortu eta 1979-1981 artean TVE1 telebista katean aireratu zen.
Don Quijote de La Mancha (1979ko telesaila) | |
---|---|
Jatorria | |
Izenburua | Don Quijote de La Mancha |
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Sasoi kopurua | 1 |
Atalak | 39 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | umorezko telesaila eta eleberrietan oinarritutako telesaila |
Hizkuntza | gaztelania |
Iraupena | 26 minutu |
Deskribapena | |
Oinarritua | On Kixote Mantxakoa |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | La 1 |
Hasiera-data | 1979 |
Amaiera-data | 1980ko azaroaren 22a |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Mantxa |
quijote.tv | |
Telesail honek haurren artean arrakasta izateaz gain helduen artean ere izan zuen, nagusiki bere eleberriaren argumentua azaltzeko zuen arintasuna eta marrazki erakargarrien argitasunari esker. Garai hartan literatura zalea ez zen jende askori eleberria irakurtzeko irrikia ere piztuarazi zion. Bestalde, pertsonaiek izan zituzten bikoiztaileak ere luxuzko aktore ezagunak izan ziren, tartean Fernando Fernán Gómez, Antonio Ferrandis, Rafael de Penagos, Luis Varela eta José Guardiola.
Sarrerako pop estiloko abesti edo doinua ere sobera ezaguna egin zen, berez beste XVI. mendeko hizkeradun kontakizun astuna izan zitekeena zena arindu eta garaiko ikusleei erakargarriagoa izaten lagundu zuen, eta telesailaren ikur bilakatzeaz gain, garaiko haurrek buruz ikasi eta asko abesten zutena.
Argumentua
aldatuXVI. mendea, Mantxa. Alonso Quijano izeneko lege zaharreko gaztelar aitoren seme bat da. Behinola, gaixoaldi batean ohetik mugitu ezinik dagoela zaldunen eleberriak irakurtzen hasi eta berau ere garai zaharreko zaldun dela usteko du. Honela, sendatu bezain azkar, bere burua On Kixote gisa bataiatu eta zaldun moduen gisa Mantxan barna Santxo morroia eskutuzain harturik abenturak bizitzeari ekingo dio, tartean topatzen dituen beste ustezko "zaldunei" dueluetan erronka egin eta bere maitea den Dulcinea del Tobosoren bilaketa burutuz. Aldiz, Santxo morroi leial eta onberak, bere jaunaren abenturetan haren ateraldiei nola edo hala jarraitzen ahaleginduko da.