Dominic Earl

Ingalaterrako musikaria Baionan bizi dena

Dominic Earl (Trowbridge, Wiltshire) musikagile eta musikari ingelesa da Baionan bizi dena.

Dominic Earl
Bizitza
JaiotzaTrowbridge (en) Itzuli
Herrialdea Erresuma Batua
BizilekuaBaiona
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea eta musikaria
Dominic Earl Niko Etxarten gitarra-jole 2022an Zarautzen

Biografia aldatu

Ingalaterra hegoaldeko Trowbridge herrian jaio zen Bristoldik 32 km hego-ekialdera. Saint James elizako abesbatzan hasi zen kantuan eta 1975ean atera zuten diskoan hartu zuen parte[1].

1990. hamarkadan Baionara etorri zen bizitzera. Han ezagutu zuen Niko Etxart abeslaria eta hura laguntzen zuen Hapa Hapa taldea osatu zuen beste hainbat musikarirekin batera. Bi disko atera zituen abeslari zuberotarrak Hapa Hapa taldearekin. 15. Korrikarako Niko Etxartek egin zuen Heldu! abestian ere hartu zuen parte[2]. 2018an Niko Etxartekin batera "Izan gira Euskal Herrin rock and rollin" biran aritu zen gitarjole[3].

Niko Etxartez gain iparraldeko beste hainbat abeslariren laguntaile ere izan da, hala kontzertuetan nola diskoen grabaketatan. Esate baterako Jean Bordaxarren Adiskideer[4] eta Aitzina[5] diskoetan.

2000. urtean CEL3 taldea osatu zuen Christophe Duguetekin batera eta 2008an Xabi Etcheverry gehitu zitzaien. Irlandar musika egiten zuen taldeak eta hiru disko kaleratu zituen[6][7].

2022an bakarkako disko bat atera zuen, All the rides. Urteetan zehar idatzi dituen abestiak sartu zituen bertan eta "Txoriñoak kaloian" euskarazko abesti tradizionala ere interpretatu zuen[8]. Aldi berean Hapa Hapan taldekide izan zuen Kiki Graciet harmonika-jotzailea rekin batera Niko Etxart laguntzen dute kontzertuetan, eta blues ikutua duten abesti pare bat jotzen dute[9].

Diskografia aldatu

Trowbridgeko St James elizako abesbatza aldatu

  • The Choir Of St. James' Parish Church (1975)

Niko Etxart eta Hapa Hapa taldea aldatu

  • Gili-gilikatzen haüt (1995, Zohardi)
  • Minuette (2005, Elkar)

CEL3 aldatu

  • Once upon a time… in euskal herri (2007, autoekoizpena)
  • It could be worse (2009, autoekoizpena)
  • Faraway hain hurbil (2011, autoekoizpena)[10]

Bakarka aldatu

  • All the rides (2022, autoekoizpena)

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «The Choir Of St. James' Parish Church» Discogs (Noiz kontsultatua: 2022-10-09).
  2. (Gaztelaniaz) «Niko Etxartek egin du Korrika 15eko kanta» El Diario Vasco 2007-02-14 (Noiz kontsultatua: 2022-10-09).
  3. «"Izan gira Euskal Herrin rock and rollin" berriz ere entzuteko gertu - Eskoriatza» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-09).
  4. «Adiskideer» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-09).
  5. «Aitzina» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-09).
  6. (Frantsesez) «dvd CEL3 "once upon a time in ... Euskal Herrri" sortie le 7 juin» Spectable (Noiz kontsultatua: 2022-10-09).
  7. (Frantsesez) «CEL3 en pays charnegou» SudOuest.fr (Noiz kontsultatua: 2022-10-09).
  8. (Ingelesez) KissKissBankBank. «ALL THE RIDES by Dominic-Earl» KissKissBankBank (Noiz kontsultatua: 2022-10-09).
  9. «Niko Etxart zuzenean ariko da bihar Modelon - Zarautz» Zarauzkohitza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-09).
  10. (Frantsesez) «faraway hain hurbil le nouvel album de cel3» Spectable (Noiz kontsultatua: 2022-10-09).

Kanpo estekak aldatu