Doktoregoko Sari Berezia

Doktoregoko Sari Berezia, Premio Extraordinario de Doctorado gazteleraz, Espainiako unibertsitate bakoitzak jakintza-eremu bakoitzeko doktorego-tesi onenei ematen dieten sariak dira, tesien kalitatea kontuan hartuta.

Unibertsitate bakoitzak ematen ditu sari hauek urtero, unibertsitatean urte horretan egondako doktorego tesi guztien artean, jakintza-eremu bakoitzeko tesi onenei. Unibertsitate bakoitzak arautzen du saria eta unibertsitateko errektoreak eman ohi ditu.[1][2] Saria lortzeko doktoregaiak bere tesian "bikain" 10 puntuko kalifikazioa eta "cum laude" aipamena lortu behar du.[2][3] Saria banatu gabe gera daiteke egondako doktorego tesietatik ezeinek ez badauka saria lortzeko haina kalitaterik.

Erreferentziak

aldatu
  1. «Doktoregoko sari bereziak» estudiosdeposgrado-graduondokoikasketak (Noiz kontsultatua: 2019-01-03).
  2. a b «Premio Extraordinario | Escuela de Doctorado "Studii Salamantini"» doctorado.usal.es (Noiz kontsultatua: 2019-01-03).
  3. «Doctorado de Cuidados en Salud» www.ucm.es (Noiz kontsultatua: 2019-01-03).

Kanpo estekak

aldatu