Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta

Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta edo DBE, ezagunago gaztleaniazko akronimoarekin, RGI, bizi-beharrak asetzeko dirua ez dutenei zuzendutako dirulaguntza da, beraz, gizarte bazterketaren aurkako tresna da. Oso gai polemikoa da zeren eta alderdi politiko batzuek, batez ere eskuinekoek, ez baitituzte egokitzat jotzen. Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban ematen da. 2018an 55.000 pertsonek jasotzen zuten laguntza hau.[1]

Definizioa aldatu

Horrela definitu du Lanbidek, Eusko Jaurlaritzaren erakundea: «Oinarrizko beharrak estaltzeko baliabide ekonomikorik ez duten edo baliabide ekonomiko nahikoa ez duten eta baldintza jakin batzuk betetzen dituzten pertsonentzat da. Lanik ez duten pertsonak, baliabide gutxi dituzten langileak, pentsiodunak, bestelako pentsio batzuen onuradunak, bizileku-baimenik ez duten atzerritarrak eta abar izan daitezke».[2] Zenbait kasutan, DBEren barruan Etxebizitzarako Prestazio Osagarria (EPO) barne hartu ahal izango da. Ohiko etxebizitzaren alokairugastuak estaltzera bideratuta dago.

Konpromizoa aldatu

Dirulaguntza horren hartzaileak eta Lanbidek itun bat betetzen dute. Pertsona afektatuak prestazio ekonomikoa jasoko du hilabetero baina, horren truke, lan munduan sartzeko ahaleginak egingo ditu.

Eskatzeko baldintzak aldatu

  • Etxean diru nahikoa ez jasotzea.
  • 23 urte baino gehiago izatea; zenbait kasutan 18 baino gehiago eskatzen da.
  • Euskal Autonomia Erkidegoaren erroldan gutxienez hiru urte eramatea. Onartzen da baita ere urte bete eramatea eta bost lanean. Edo azken hamar urtetan bost erroldatua egotea.
  • Eskatzailearen ondare bakarra bizi den etxea izan daiteke, garajerik edo trastegirik gabe.
  • Eskatzaileak ez du beste motatako laguntzarik: langabezia, pentsioa...

Polemika aldatu

Sektore politiko batzuk horrelako laguntzak gogor kritikatu ditu. Ematen dituzten argumentuak hauek dira:

  • Deialdi efektua eragiten du, hau da, beste tokietan dagoen jendea hiru lurraldetara etor daiteke laguntza horiek jasotzeko asmoz.
  • Iruzur asko gertatzen da. Praktikan ez da hori demostratu eta iruzur tasa nahiko baxua da nahiz eta mafien kasuak ezagutzea.
  • Jendea ohitzen omen da lan egin gabe soldata bat izaten.
  • Askotan identifikatu dute DBE emigrazioarekin nahiz eta horrela ez izan.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu