Dior Eluchil
Dior Eluchil, edo soilik Dior, Tolkienen legendarium ospetsuko pertsonaia bat da, idazlearen hil ondorengo lana den Silmarillionen agertzen dena. Peredhil edo erdi elfo bat da, Beren eta Luthienen semea. Ossirianden jaio zen, Tol Galen uhartean, eta Doriatheko Nimlothekin ezkondu zen, honekin, hiru seme-alaba izan zituelarik: Elured, Elurin eta Elwing. Azken hau, beste erdi elfo batekin ezkondu zen, Eärendilekin. Bien artean, Elrond eta Elros izan zituzten (azken honen ondorengoak direlarik Numenorreko erregeak eta ondorengo dunedainak.
Dior Eluchil | |
---|---|
Legendarium | |
Argitalpena | |
Ageri den obrak | ikusi
|
Datu biografikoak | |
Sexua | gizonezkoa |
Familia | |
Aita | Beren |
Ama | Lúthien |
Ezkontidea(k) | Nimloth (en) |
Seme-alabak |
Historia
aldatuDiorrek, bere erresuma, Menegrothen ezarri zuen. Bere gurasoak hil ondoren, Melkorri lapurtutako silmarila oinordetu zuen. Silmarila eramaten eta argi eta garbi erakusten hasi zen, eta, beraz, bere erresumak gorantz egin zuen, baina Fëanorren semeen arreta ere piztu zuen, bitxia aldarrikatu ziotenak. Diorrek, ezezkoa eman zien, eta, beraz, Fëanorren semeek Menegroth eraso eta Dior eta honen emazte hil zituzten, hauen seme gazteak basoan utzi zituzten, gosez hil zitezen. Elwingek silmarilarekin eta bere gainontzeko herriarekin ihes egin zuen.