Dino Valls
Dino Valls (Zaragoza, Espainia, 1959) margolari figuratibo aragoarra.
Dino Valls | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Zaragoza, 1959 (64/65 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Zaragozako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Biografia
aldatuHaurtzarotik datorkio marrazteko zaletasuna. 1975an, era autodidakta batez, olioz margotzen hasten da. Zaragozako Unibertsitatean Medikuntza ikasketak bukatu zituen, 1982an. Geroztik profesionalki margolaritza munduan aritu da. Abangoardismoko arte figuratiboa landu du. Bere lanetan, ikuspuntu humanistiko batetik, giza-gorputzak presentzia handia du. Maisu klasikoen teknikak aztertu eta landu ditu, besteak beste, Quattrocento eta XVII. mendeko Herbehereetako urrezko aroaren margolaritzakoak; ikerketa hauek, arrautz-tenpera pintura eta olio-pinturarekin konbinatu ditu.
Vallsek Europako eta Ameriketako Estatu Batuetan erakusketak egin ditu.[1]
Ideiak
aldatuKontzeptualean, bere margolaritza giza-psikean zentratu da, horretarako teknika figuratiboak erabiliz. Bere lanak errealismotik urrundu egin da, sinbolismoan murgilduz.[2]
Erreferentziak
aldatuKanpo loturak
aldatu- (Gaztelaniaz):Dino Vallsen webgune ofiziala.
- (Gaztelaniaz):Panace@ aldizkariaren komentarioa.