Espainieraren Hiztegia (DRAE)

Real Academia Española-k argitaratzen duen hiztegia
Diccionario de la lengua española» orritik birbideratua)

Espainieraren hiztegia (ofizialki, DLEDRAE, Diccionario de la Lengua Española - Diccionario de la Real Academia Española) Espainiako Errege Akademiak argitaratutako gaztelaniaren hiztegi arauemailea da. Lehen edizioa 1780 izan zen eta honezkero dozenaka edizio egin dira. Gaur egun RAEk editatu eta egiten du, Espainieraren Akademien Elkartearen laguntzarekin.

Espainieraren Hiztegia (DRAE)
Datuak
IdazleaReal Academia Española eta Asociación de Academias de la Lengua Española
Argitaratze-data2014ko urriaren 21a
Generoaprescriptive dictionary (en) Itzuli
Jatorrizko izenburuaDiccionario de la lengua española
ArgitaletxeaReal Academia Española
HerrialdeaEspainia
1780ko edizioa.

Aurrekariak

aldatu
 
Autoritateen hiztegia 1726-1739

Erakunde honen lehenengo hiztegia Diccionario de autoridades (Autoritateen hiztegia, 1726-1739) izan zen. Hiztegi honek hitzen zentzua eta izaera, esaera zaharrak, atsotitzak eta hizkuntzaren beste erabilera batzuk azaltzen ditu.[1]

1770ean hiztegiaren bigarren edizioa egin zen, urte hartan alfabetoko lehenengo bi letrak bakarrik.

Argitalpenak

aldatu
  • 1780. 46 000 lema erregistratu zituen serieko lehen hiztegia izan zen.
  • 1803. 4. edizioak 59.000 lema inguru ditu.
  • 1869. 11. edizioan 47.000 lema erregistratu ziren.
  • 1884. 12. edizioan 51.000 lema inguru jaso ziren.
  • 1925. 15. edizioak 67.000 lema inguru ditu.
  • 1992. 21. edizioan 83.000 lema erregistratu ziren.
  • 2001. 22. konpilazioa: 88.000 lema baino gehiago.
  • 2014. 23. edizioan 93.000 lema baino gehiago izan dira.[2]

Formatuak

aldatu

21. ediziora arte, kiztegia paperean bakarrik argitaratu zen. 2001eko edizioan paperezkoaz gain edizio bat gehitu zen CD-ROMean. 22. edizioa hiru formatutan argitaratu zen: paperean, CD-ROMean eta Internet bidezkoa bidean, doako sarbidearekin. 2024an, lineako bertsioa 22. bertsioaren eta 23. edizioaren hibrido bat da.  

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu