Diane Morgan (Bolton, Ingalaterra, 1975 urriaren 5a) idazle, komediante eta aktore ingelesa da. Ezaguna da batez ere Philomena Cunk pertsonaia satirikoa gorpuztu duelako zenbait telesailetan: Charlie Brooker's Weekly Wipe (2013–2020) hasteko, eta gero Cunk on Britain (2018) eta Cunk on Earth (2022), azken hau Planet Earth bezalako natura-dokumental batean. Richard Attenboroughen imitazio parodiko bat egingo balu bezala jokatzen du Morganek batetik, eta bestetik elkarrizketatzaile gisa agertzen da aurpegi ezin serioagoarekin astakeria barregarrienak botaz.[1]

Diane Morgan
Bizitza
JaiotzaBolton1975eko urriaren 5a (48 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
BizilekuaBloomsbury
Hezkuntza
HizkuntzakIngeles britainiarra
Jarduerak
Jarduerakkomediantea, zinema aktorea, gidoilaria eta telebista zuzendaria

IMDB: nm1854269 Twitter: missdianemorgan Edit the value on Wikidata

Alde sortzaileatk Mandy (2019an sortua) telesaila berak sortu zuela esan daiteke, gidoilari, zuzendari eta aktore nagusi gisa agertuz.[2]

Kath pertsonaia izan zen halaber Netflixeko After Life (2019–2022) komedia beltzean.[3]

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) Coss, Stephen M.. (2023-12-29). «Believable chemistry, bittersweet endings: Five shows I loved in 2023» Isthmus | Madison, Wisconsin (Noiz kontsultatua: 2024-06-03).
  2. (Ingelesez) «Interview: Diane Morgan Talks About New Series Of Mandy» Beyond The Joke 2024-03-21 (Noiz kontsultatua: 2024-06-03).
  3. (Ingelesez) Body, Jamie. (2022-02-06). «After Life's Diane Morgan shares real-life inspiration behind scene» Express.co.uk (Noiz kontsultatua: 2024-06-03).

Kanpo estekak

aldatu