Desulfococcus generoa bakterio Gram negatiboz osatuta dago, anaerobio hertsiak direnak. Mugikorra da eta mikroskopioan ikusita koko itxurakoa. Desulfococcaceae familiako genero garrantzitsuena da.

Desulfococcus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPseudomonadati
FilumaPseudomonadota
KlaseaDeltaproteobacteria
OrdenaDesulfobacterales
FamiliaDesulfobacteraceae
Generoa Desulfococcus
[[|]]
Datu orokorrak
Gram tindaketabakterio gram-negatibo

Desulfococcus guztiak sulfato-erreduktoreak dira. Arnasketa anaerobioa egiten dutenean, sulfatoa (SO42−) erabiltzen dute elektroien azken hartzaile gisa:

SO42- → SH2

Genero honetako bakterioek gantz-azidoak oxidatzen dituzte (azetatoa, bereziki) energia lortzeko, eta sulfatoa erabiltzen dute elektroien azken hartzaile gisa [1].

Itsas-sedimentuetan bizi dira genero honetako bakterioak, ingurune oso anaerobioak baitira.

Erreferentziak aldatu

  1. Madigan M.T., Martinko J.M., Parker J. Brock Mikroorganismoen biologia (2007) E.H.U-ak euskaratua: 498 orr. ISBN: 978-84-9860-026-1

Kanpo estekak aldatu