Dendropolyporus umbellatus

Dendropolyporus umbellatus

Sinonimoak: Polyporus umbellatus. Grifola umbellata

Jangarri bikaintzat hartzen da.

Deskribapena

aldatu

Unbela: luzera bereko pedunkuluek (aterki baten hagaxkak bezala) eusten duten lore txikien landare-egitura. Estipitate fruitua (oin batekin), ale zirkular ugariz (200 arte) osatua, lore edo adardun turuta formakoa, zurtoin beretik ateratzen direnak.. kapela bakoitzak 2-3 cm inguruko diametrokoa, hemisferikoa edo inbutu formakoa. Eta fruitu-emate guztia 50 cm arteko diametrokoa eta 30 cm arteko garaietakoa. Gaztetan kapelaren azala leuna, fibrila erradialekin, pruinaduna, gris-krematik gris-marroi zurbilera edo arre-horira doan kolorekoa.

Tutuak: Zurixkak eta oso dekurrenteak.

Poroak: Angelutsuak.

Hankak: Meheak, enbor batean lotuak, okre-hori-gorrixka kolorekoak.

Haragia: Hauskorra, zuria. Usain fungikoa, zapore gozokoa hasieran, baina gero mikatz samarra. Espora-jalkina zuria.[1]

Etimologia: Polyporus terminoa grekotik dator, ugari, asko, esan nahi duen "poly” hitzetik eta poro, urrats, esan nahi duen "póros" hitzetik. Poro ugarirekin. Umbellatus epitetoa latinetik dator, itzalkina esan nahi duen "umbella" hitzetik. Kapelen formagatik.

Jangarritasuna

aldatu

Jangarri ona.[2]

Nahasketa arriskua

aldatu

Meripilus giganteus gainjarritako kapelak osatzen dute, teilatuan teilak bezala.[3]

Sasoia eta lekua

aldatu

Udaberriaren amaieratik (ekaina) udazkenaren hasierara. Hostozabalen basoetan (haritza, pagoa, artea …)[4]

Banaketa eremua

aldatu

Erreferentzia

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 314 or. ISBN 84-282-0865-4..
  2. (Gaztelaniaz) Calvo Pérez Javi. (2006). El mundo de las setas. Asociacion Micológica Fungipedia.
  3. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 555 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..