Denboraren araberako pleitatze
Denboraren araberako pleitatzea[1] (ingelesez: time charter) denbora-bitarte jakin baterako pleitatzea da; bidaia bat baino gehiago egin daitezke denboraldi horretan. Pleitariaren kontrolpean geratzen da itsasontziaren merkataritza-kudeaketa, eta hark erabakitzen du jarraitu beharreko ibilbidea; itsasontzi-jabearen esku geratzen da, berriz, tripulazioaren kudeaketa eta ontziaren segurtasuna eta mantentzea.[2] Formalki, poliza baten bidez egiten dute, ezagunenak baltime, liner-time (Deep Sea Time Charter), NYPE (New York Produce Exchange), Shelltime edo Texacotime... petroliontzientzat edo intertanktime direlarik.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskalterm: [Itsas Zuzenbidea Hiztegia] [2004]
- ↑ Euskalterm: [Garraioa eta Logistika Hiztegia] [2019]
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau Garraioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |