Denbora diagrama
Denbora-diagrama denbora tarte batean datu batzuen bilakaera aztertzen duen diagrama da. Orokorrean, bi dimentsioko grafiko batean aurkezten dira, abzisa-ardatzean denbora idatziz eta ordenatu-ardatzean ikertu nahi diren datuak ezarriz. Datu-diagramak oso erabilgarriak dira, izan ere intuitibo eta bisuala izanez gain, erabilpen ugari dituzte, ekonomia arlotik hasita estatistikaraino. Kasu batzuetan, diagrama honen eskala logaritmikoa izanen da, informazioa hobeto aurkezteko edo datu handiagoak erakutsi hartzeko. Denbora-diagrama Joseph Priestlyk asmatu zuen 1765ean, eta mende haren bukaeran ospetsu bihurtuko zen grafiko mota hau.[1]

Denbora-diagrama mota ezberdinak aldatu
- Zutabe (edo barra) diagrama
- Arrosa diagrama edo diagrama polarra
Erreferentziak aldatu
- ↑ «Warrington Academy, 1761–1767:» The Enlightened Joseph Priestley (Penn State University Press): 120–135. 2015-10-29 (Noiz kontsultatua: 2023-01-07).
Ikus, gainera aldatu
Kanpo estekak aldatu
- VisualComplexity
- Scientific Visualizations Scientific Applications and Visualization Group, NIST